Teknologia albisteak
25

Ikasgeletan soziolinguistika edukiak emango ditu Uemak

Erabiltzailearen aurpegia
2016-04-14 : 11:44

Euskararen arnasgune diren udalerrietako hizkuntza ezagutza eta erabilera maila jaitsi dela ikusita, hezkuntza programa bat jarri du martxan Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak. Soziolinguistika edukiak ikasgeletan txertatzeko helburuarekin diseinatu dute programa; irailean hasi zuten esperimentazio fasea, Alegiako, Azpeitiko, Orioko, Zarauzko eta Zumaiako (Gipuzkoa) zazpi ikastetxeetan. Programa 400 ikaslerekin landu ondoren, emaitzak aurkeztu zituzten atzo Zarauzko Berritzegunean.

Guztia irakurri (berria.eus) »»

Txioak (25)

Erantzun

Sartu