Garoñako zentral nuklearra ez da berriz irekiko, "arrazoi ekonomikoak tarteko", Ignacio Sánchez Galán Iberdrolako presidenteak bertako sindikatuei jakinarazi dienez. Joan den ostiralean akziodun batzarra egin zuen Iberdrolak Bilbon, protesta artean. Ohituraz, batzar horren bezperan sindikatuekin biltzen da konpainiako presidentea. Bilera horretan jakinarazi zieten Ignacio Sánchez Galánek eta zuzendaritzako beste bi kidek transnazional bizkaitarrak ez duela Garoña berriro irekitzeko asmorik, ELAk adierazi duenez.
[AZKEN ORDUKOA] Garoñako zentrala ez dela berriz irekiko iragarri du Iberdrolak @argia bidez alea.eus/komunitatea/Ar… pic.twitter.com/zO2rXhERH6
Garoña betiko geldirik? Hala biz! alea.eus/komunitatea/Ar…
#Nuklearrik ez: alea.eus/komunitatea/Ar… Berri ona, ia betikoa den!
Garoñako zentrala ez dela berriz irekiko iragarri du Iberdrolak alea.eus/komunitatea/Ar…
Erantzun
Sartu