Teknofiloen albistegia

Gipuzkoako Informazio Gizartearen Zuzendaritza - 2014ko memoria

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu.eus
2014-12-26 : 08:25

Gipuzkoako Foru Aldundiko Informazio Gizartearen Zuzendaritzak bere kontu guztiak azaldu ditu, gardentasunaren mesedetan. Infografia honetan 2014ko memoria eta gastuen laburpena aurkeztu du. Aurrekontua, inbertsioak, kontratatutako enpresen zerrenda, diru-laguntzetan emandakoen laburpena, eta abar. 

Gipuzkoako Teknologia, Landa Garapen eta Turismo sailaren barruan dago Informazio Gizartearen Zuzendaritza, eta Lore Martinez Axpe du zuzendari nagusi. Urte bukaerarekin batera, 2014ko memoria eta laburpena aurkeztu du zuzendaritzak infografia baten bidez. 

Prestatutako infografian zuzendaritzaren ekintza nagusiak zerrendatu dira, modu gardenean: zertan inbertitu den aurrekontua, kontratatu diren enpresak eta zenbatekoak, diru-llaguntza programetan banatutako diru-kantitateak, eta abar.

Hona hemen laburpena egiten duen infografia nagusia. Informazio zehatzagoa izateko, jo ezazue Gardentasuna izeneko atalera.

 

 

 

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu