Teknologia albisteak
46

Egile eskubideak kudeatzeko euskal agentzia martxan da: Euskal Kulturgileen Elkargoa (EKKI)

Erabiltzailearen aurpegia
2014-10-23 : 17:59

“Nagusiki” EAErentzat sortu den arren (halaxe publikatu da EHAA buletinean), eta Espainiako Estatuari dagokion arren horrek zer esan nahi duen definitzea, Igor Estankona idazle eta EKKIko kideak azaldu duenez, agentziaren bokazioa “euskararen lurralde osorako” baliagarri izatea da. Alegia, sortzaile lapurtar, baxenabartar, zuberotar eta nafarrek ere izena eman ahalko dute. EKKIren bazkide sortzaileak bost dira: Euskal Idazleen Elkartea, Euskal Editoreen Elkartea, Musikari Euskal Herriko Musikariak, Euskal Herriko Bertsozale Elkartea eta Irudika Euskal Irudigileen Elkarte Profesionala. 12 norbanako ere bazkidetu dira jada, beren obra bat, beste gestio-entitateren baten esku ez zegoena, EKKIra ekarriz.

Guztia irakurri (argia.eus) »»

Txioak (46)

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu