Kafe orduan barriketan. Batzuetan harrittu eitten naiz, batian eta bestian zer gitxi ezagutzen doguzen inguruko berbak. Eibarren normal-normala da txolot berbia. Gaztiak be, esango neuke, kanpiñian juateko txolota eruaten dabela. Eibartik 10 minutura, baiña, Azkoittixan, antuxune daroie, eta jakin bez txolota zer dan. Eta alderantziz. Eta zer da txolota edo antosiña?
@asarasua @euskaljakintza @Idazkola @idurreski Bai, txolot.Poto ere esaten zaio
@txargain @asarasua @euskaljakintza @Idazkola Aiba! txolot eta poto segidan leituta amak makina bat bider esan didan txoropoto akordatu zait
@idurreski @asarasua @euskaljakintza @Idazkola Aiba! Bizkaian txolopote nahaste handia da!
@txargain @asarasua @euskaljakintza @Idazkola ama mutrikuarra da, baina ez dakit txoropoto hori bere egokitzapen bat ote den
@txargain @idurreski @asarasua @Idazkola Ez galdu @joxe -ren bideoa: euskaljakintza.com/gaurkohitza/tx… #txolopote
@euskaljakintza Ze serio esan duen guztia!! @idurreski @asarasua @Idazkola @joxe
@idurreski Bere asmakizuna bada ere ederra! Asko gustatzen zaizkit jedeak asmatzen dituen berbak!! @asarasua @euskaljakintza @Idazkola
@idurreski Horrela sortzeneta birsortzen da hizkuntza! Bizi-bizia duzue!! @asarasua @euskaljakintza @Idazkola
@idurreski @txargain @asarasua @euskaljakintza @Idazkola gurean berriz txoropitoa erabiltzen dugu
Erantzun
Sartu