Teknologia albisteak
29

Hizkuntza ereduen "elkarbizitza" eskoletan: bi ikuspegi Nafarroako Parlamentuan

Erabiltzailearen aurpegia
2014-01-21 : 12:25

Nafarroako Gobernuari eskatu dio Parlamentuak ikastetxe berrietan dagozkien hizkuntz eredu guztiak eskaintzeko eta talde ezberdinetako ikasleen arteko elkarbizitza jarduerak sustatzeko. Mozioa Ezkerrak aurkeztu zuen, eta UPN, PSN, PPN eta Geroa Baik baiezkoa eman zuten. Bildu eta Aralar-Nabaik, berriz, kontra botatu zuten. Mozioaren arabera, «hezkuntza edo jolas esperientziak» partekatu behar dituzte hizkuntz eredu ezberdinetan diharduten ikasleek, «elkarbizitzaren alde». Aldiz, euskalgintzako hainbat eragileren artean ezinegon agerikoa eragin du testuak. «Hainbat ikastetxetatik hots egin didate, kezkatuta», azaldu du Sortzen elkarteko Garikoitz Torregrosak.

Guztia irakurri (paperekoa.berria.info) »»

Txioak (29)

Erantzun

Sartu