Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako euskal ikasleek irailean abian jarritako presio dinamikak geroz eta jende gehiagoren babesa du. Oraingoan Colette Capdevielle parlamentaria atxiki zaie. Eskola euskalduna xede, urte luzez defendatu izan dute Baxoa euskaraz egiteko eskubidea. Aurtengo ikasturtean, ikasle bakoitzak egunero gutun bat bidaltzen dio Bordaleko errektoreari euskaraz ikasteko eskubidea bermatu dezan.
Baxoa Euskaraz dinamikako ikasleek Alderdi Sozialistako parlamentari baten babesa lortu dute: euskalherrianeuskaraz.org/irakaskuntza/1… pic.twitter.com/gs4SsyOcg2
Euskaraz bizitzeko eta ikasteko dugun eskubidearen alde, #BaxoaEuskaraz: euskalherrianeuskaraz.org/irakaskuntza/1… #GukEskolaEuskalduna
Erantzun
Sartu