Teknologia albisteak
21

Txomin Ziluaga hil da

Erabiltzailearen aurpegia
2012-10-24 : 14:05

Ezker abertzaleko buruzagi historikoa gaur goizean hil da, erietxean. Duela bi egun lurrera jausi, eta ospitalera eraman zuten. Ziluaga 1939an jaio zen, Erandion (Bizkaia). Frankismo garaian, 1969an, atxilotu, eta zazpi urte egin zituen kartzelan. 1976. urtean askatu zuten, amnistiarekin. HASI alderdiaren idazkari nagusia izan zen, baita Herri Batasunaren sortzaile eta mahai nazionaleko kidea ere. Zientzia Politikoko irakaslea izan da UNED unibertsitatean. 1978. urtean izendatu zuten HASIko idazkari nagusi, eta 1988an alderditik bereizi zen. 1986an Espainiako Kongresuko diputatu hautatu zuten, eta lehenago legebiltzarkide ere aukeratu zuten, nahiz eta bietan ez zuen bere lekua bete. Ezker abertzaleko belaunaldi historiko bateko partaide izan zen, besteak beste Iñigo Iruin, Telesforo Monzon, Jon Idigoras, Iñaki Esnaola eta Tasio Erkiziarekin lan eginez.

Guztia irakurri (berria.info) »»

Txioak (21)

Erantzun

Sartu