Eusko Jaurlaritzak Gabonetako Kultura Bonua kanpaina onartu du. 600.000 euro erabiliko dira, alegia, 40.000 bonu saltzeko diru-kopurua. Aurreko kanpainetan lorturiko emaitza onak ikusirik hartu dute erabakia, esan dutenez. Euskarri ezberdinetako kultura-produktuen erosketa lagunduko du diruz. Liburuak edo diskoak erosteko, museo batean bisita egiteko edo zinemara, antzerkira edo kontzertu batera joateko erabili daiteke. Abenduaren 10ean jarriko dituzte salgai 40.000 bonuak, urtarrilaren 5era arte. 25 euroko kostua izango du, baina 40 euroko balioa emango dio erabiltzaileari. Bonu bakoitzaren 15 euroren diferentzia hori Eusko Jaurlaritzak ordainduko du
600.000 euro Kultura Bonuaren kanpainarako (abenduaren 10ean jarriko dute salgai, 40.000 bonu guztira): http://t.co/4icYbNst
600.000 euro Kultura Bonuaren kanpainarako (abenduaren 10ean eskuratu ahal izango da kutxazainetan): http://t.co/4icYbNst
Eusko Jaurlaritzaren kultura bonua | 600.000 euro kultura bonurako | EITB Kultura http://t.co/FwyAlRRo
Eusko Jaurlaritzaren kultura bonua abenduaren 10ean jarriko dituzte salgai http://t.co/ThWhhmfK
Eusko Jaurlaritzaren kultura bonua. Aurten ere 40.000 banatuko dira via @EITBKultura | http://t.co/UA1vSAWi | http://t.co/1corxajk
Erantzun
Sartu