Teknologia albisteak
2

Cuta Baxa: Gabas mendizerrako gailur mendebaldarrena

Erabiltzailearen aurpegia
Haritz Rodriguez | Tokitan.tv
2011-01-12 : 09:01

Elurtutako Pirinioetan gailur bat egiteko garaia iritsi zaigu gaur: Cuta Baxa du izena, 2.062 metro ditu eta Gabaseko Mendizerrako tontor mendebaldarrena da.

Gabarditoko aterpean hasiko dugu ibilbidea GR 11.1 bidean barrena, Hechoko bailaran. Bisaurin mendia albo batera utzi ostean, Dios Tesalveko ordekan ekingo diogu azken igoerari. Bide batez, alboan dagoen Punta de la Cuta ere zapalduko dugu (2.012 metro).


Cuta Baxa map

Erantzunak

Bordaberria
2011-01-12 : 14:04

Eskerrik asko Haritz egiten ari zaren lanegatik. espero dut laster TVweb bat izatea noizbait eta patxadaz zure programak eta multimedia lanak (komikiak) egongelan ikustea, telezaborraren ordez.

haritz rodriguez
2011-01-12 : 19:24

Eskerrik asko zuri iruzkinagatik Bordaberri. Zurea bezalako hitzak aurrera egiteko zein lagungarri diren jakingo bazenu...



Arrazoi duzu, Google TV, Boxee eta Internetera konektatutako telebistak zabaltzen doazen neurrian Tokitan.tv bezalako proiektuak askoz ere irisgarriagoak izango dira egongelatik, eta ikusentzunezkoen kontsumoaren etorkizuna bide horretatik etorriko dela sinistuta gaude.



Dena dela ere, Internet bidez ez ezik, LTD bidez ere telebista saio hau ikusgai egotea izan da gure helburua hasieratik. Bide horretan ari gara lanean eta espero dugu aurki albiste on bat emateko moduan egotea.



Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu