Teknofiloen albistegia
1

Euskal Herriko I. Talo Txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia
Landare Elkartea
2009-05-16 : 10:05

Oreretako Landare Elkarteak Euskal Herriko Talo Txapelketa antolatu du 1000 euroko sariarekin. Maiatzaren 23an izango da Talo Txapelketa Oreretako Zumardian. Edonorko har dezake parte, izena maiatzaren 20a baino lehen emanez gero. On egin!

Gehienez 30 partehartzaile izango direnez, 5 partehartzailetako taldeak osatuko dira eta 6 txandatan banatuko.

Taldeak zozketa bidez aterako dira txapelketa hasi baino 30 minutu lehenago.

Taloa egiteko material eta osagaiak

Partehartzaile bakoitzari emango zaio:

  • 500 gr irin berri.
  • Txupito baso bat gatz
  • Litro erdi ur natural
  • Litro erdi ur bero
  • Zapi bat

Tabla partehartzaileak berak ekarri behar du

Taloa egiteko denborak eta aukerak

Talde bakoitzak 10 minutu izango ditu taloak egiteko eta epaimahaia dastaketa egiten ari den bitartean hurrengo taldeak ekingo dio lanari.

Partehartzaileek egin behar dutena: Talo hutsa egin behar dute, inolako gehigarririk gabe.

Informazio gehiago

Detaile guztiak hemen, eta izena emateko eta gehiago jakiteko idatzi Posta elektroniko honetara: oreretalandare(a bildua) hotmail.com

Erantzunak

Edorta Agirre
2009-05-16 : 22:23

Poztu egingo gara, biziki poztu ere, festaz festa ibilki, talo lodi erdi-gordin geza astunagatik lau euro kentzen digutenei mono edo oligopolioa kentzen badiezue.

Konforme, taloa miseri garaietako afari zurruna zen, baina orduan ez zuten ordaintzen lau euro horren parekorik.

Eta hobeki egiten zuten, gainera: mehe-mehea eta tamainan xigortua, 72ÂșCraino berotu ez den artairina gure urdailak digeritzerik ezin duelako. Hori amona zaharrek bazekiten baina fenizio modernoek ez dute astirik ikasteko, lan-karga handia dutelako.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu