Teknologia albisteak

IEB2009: Teknologia berriak, gaur eta bihar

Erabiltzailearen aurpegia
UEU
2009-04-13 : 10:04

Informatikari Euskaldunen VII. Bilkura ospatuko dugu 2009an, maiatzaren 7an. 14 urte beraz Informatikaren ingurukoak aitzaki hartuta, elkarrekin lanean ari garela eta elkarrekin egoteko tartetxoa hartzen dugula. Oraingoan ere, bilkuraren gai nagusitzat Internet hartu dugu eta ohi bezala, bilkuran gaiari lotutako hitzaldiak eta mahai ingurua izango ditugu. Aurtengo ekitaldiaren izenburua IEB2009: Teknologia berriak, gaur eta bihar izango da.

Azken bi edizioetan bezala UEUko Informatika Saila eta Miramon Enpresa Digitala elkarlanean arituko gara Bilkura honen antolakuntzan.

Lekua: Donostiako Teknologi Elkartegiako Eraikin nagusia

Nori zuzendua: Informatikari (zentzu zabalenean hartuta) euskaldunak: softwaregile, erabiltzaile, ikasle, irakasle, teknikari eta abar, eta abar.

EGITARAUA

Aurreko ekitaldietako arrakasta eta harrera ona ikusita, programaren egitura aurreko edizioetan jarraitutakoaren berdintsua izatea pentsatu da.

08:15-08:45 Harrera eta izen-ematea

08:45-09:00 Jardunaldien aurkezpena

09:00-10:00 Lehenengo hitzaldi-saioa. Ikerketa eta semantika

09:00 Euskararako hizkuntza teknologiak batuz: AnHitz proiektua / Igor Leturia (Elhuyar Fundazioa)

09:30 Markatzaile sozialen hobekuntza posibleak / Arkaitz Zubiaga (UNED) eta Egoitz Gonzalez (UPV/EHU)

10:00-11:00 Bigarren hitzaldi-saioa. Teknologia aurreratuak eta enpresa

10:00 IP telefonia: Komunikabideen iraultza / Jon Bonilla (Irontec)

10:30 Mugak (geografia eta Euskal Herria kontestu teknologikoan) / Luistxo Fernandez (CodeSyntax, Tagzania)

11:00-11:30 Atsedenaldia/kafea

11:30-13:30 Komunikazioak. Saio paraleloak (bakoitza: 20 minutu)

Esperientziak eta proiektuak

  • IKASYS proiektua: Ordenagailu bidezko norberaren trebakuntza sistematikoa / Maite Gomez eta Oihan Odriozola (Ikastolen Elkartea)
  • Arraytxiki Web Lab: Txikia handi / Haritz Rodriguez (Kazetaria, Arraytxiki Web Laborategiko arduraduna, Euskaltube.com guneko sortzaile eta kudeatzailea)
  • Morfeo-EzWeb: Interneteko sarrera-orri pertsonalizatuak, software librean / Josu Azpillaga (CodeSyntax)
  • Union proiektua. Fagor Etxetresnak Koop. Elk.-an elkarreragingarritasuna ahalbideratuko duen ingurune baten sorkuntza. / Jon Kepa Gerrikagoitia (Mondragon Unibertsitatea), Gorka Saratxaga (Comercio Electronico B2B2000) eta Jon Mikel Intsausti (Fagor Etxetresnak Koop. Elk.)
  • Ahotsak.com: Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea / Asier Sarasua (Badihardugu Euskara Elkartea)
  • Buruxkak, UEUren liburutegi digitala. Iparrorratza Orientazio-Zerbitzua. / Karmele Artetxe eta Ireide Arriolabengoa (UEU)

Aplikazioak

  • Mugitu.com / Joseba Alberdi, Endika Esteibar (Softwarea Garatzeko Tresna Aurreratuak, UPV/EHU)
  • Pootle: itzulpenak web bidez egiteko aplikazioa / Julen Ruiz (Librezale taldea)
  • Zientzia eta teknologiarako hizkuntza arteko web-bilatzailea / Xabier Saralegi eta Maddalen Lopez de Lacalle (Elhuyar Fundazioa, I+G+B saila)
  • Sarean Zer? Interneteko berriak lotzeko baliabidea / Gregorio Hernandez (Eleka ingeniaritza linguistikoa)
  • Ikasplay: jolas hezitzaileak / Francisco Bodego (Ikasplay, S.L.)

13:30-15:30 Bazkaria

15:30-17:30 Gizartea, kultura eta artearen gaineko eragina

15:30 Mahai ingurua: Komunikabide idatzien etorkizuna. Eli Pombo (Argia), Berria/Hitza (Iker Balentziaga), Maite Ubiria (Gaur8/Kazeta.info) / Moderatzailea: Gorka Julio (Elurnet, UEU)

16:30 Artea eta teknologia berriak / Urtzi Ibarguen (MobileSOSproject)

Izen emateko eta informazio gehiago hemen.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu