Teknofiloen albistegia

Eman ta zabal zazu software librea

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - EHU
2008-09-30 : 09:09

Software librearen inguruko I. Unibertsitate Jardunaldia , izenez Eman Ta Zabal Zazu Software Librea 2008 (SLUN08), Donostian izango da azaroaren 6an. Antolatzaileak EHU-ko IKT Gerentziordetza eta Itsas software libreko taldea dira. Programa osatzeko dago, eta komunikazioetarako epea irekita dago ikasleen lanak aurkezteko.

Jardunaldia Joxe Mari Korta Ikerketa, garapen eta berrikuntzarako Zentroan izango da, Donostiako EHUko Ibaetako kanpusean.

Karrera Amaierako Proiektuak (KAP) edo software librearekin lotutako praktikak aurkeztu daitezke. Hauek ere aurkez ditzakete ikasleek (zerrenda irekia da):

  • Software librearekin lotutako proiektuak (ikerketa, garapena, ezarpena, hedapena, esperientziak, etab.)
  • Software libreak teknologian, gizartean, ekonomian, etab. duen eragina aztertzen duten lanak

Komunikazio posiblearen laburpena (10-20 lerrokoa) aurkezteko epea urriaren 5a arte. Eta ondoren komunikazioa bera bidaltzeko, urriaren 15a arte.

Informazio gehiago SLUN08 orrian. Lanak aurkezteko argibideak hemen.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu