Teknofiloen albistegia
3

Koldo Mitxelena Katedraren II. Biltzarra

Erabiltzailearen aurpegia
Ricardo Gómez - Filoblogia
2007-10-08 : 10:10

Gaurtik hasita urriaren 11ra bitartean, Koldo Mitxelena Katedraren II. Biltzarra izango da, Koldo Mitxelenaren heriotzaren 20. urteurrenarekin.

Koldo Mitxelana Katedrak antolaturik, biltzarra EHUko Filologia eta Geografi-Historia Fakultateko Aula Mangan izango da.

Biltzarrean bederatzi unibertsitate eta ikergunetako ikertzaileek parte hartuko dute, Mitxelenak bereziki landu zituen ondoko bost iker-lerro hauen inguruan jarduteko:

  1. Euskararen historiaurrea: konparaketa eta berreraiketa.
  2. Euskararen historia eta filologia.
  3. Dialektologia historikoa.
  4. Linguistika sinkronikoa.
  5. Lexikografia (sinkronikoa eta diakronikoa).

Biltzarraren egitaraua

Erantzunak

Ritxi
2007-10-08 : 11:37

Oker ez banago, 20 urte bete dira Koldo Mitxelena hil zenetik.

Sustatu
2007-10-08 : 14:20

Egia da bai. Ricardoren partez, errore txiki hori zuzendu dugu artikuluan jada.

Ricardo
2007-10-09 : 03:09

Eskerrik asko zuzenketagatik. Goizean konturatu naiz hanka-sartzeaz, baina oraintsu arte ez dut ordenagailuan sartzerik izan (besteak beste, kotxe bat lehertu delako nire etxetik hamar metrora).

Zoritxarrez, badira beste "hanka-sartze" batzuk zailago konpontzen direnak.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu