Teknologia albisteak

Asisko Urmenetarekin albumak ezagutzeko tailerra

Erabiltzailearen aurpegia
2016-05-23 : 11:09

Asisko Urmenetaren laguntzaz, XIX. mendeko albumak ezagutuko ditugu eta jarraian XXI. mendeko albumak egingo ditugu. Maiatzaren 28an Zumalakarregi Museoan. Akuarelaren naturalismoa eskanerrak ordezka dezake, argazkiak hartuko du grabatuaren lekua... Proposamena ez da tenikara mugatuko: giltzak ere emango ditu, nork bere kronika pertsonala osatzeko. Partehartzaile bakoitzari koadernotxo bat emango zaio, nork bere albuma museoan hasi ahal izan dezan, gero etxean jarraitzeko.

Museoen Nazioarteko Eguna izango da maiatzaren 28an. Zumalakarregi Museoak, Igartubeiti Baserri Museoak eta Untzi Museoak IKUS-BERRIZ-BIZI zikloa antolatzen dute, Museoen Nazioarteko Eguneko aurtengo lemari helduz, "Museoak eta Kultur paisaiak". Museoaren xedea zabaltzeko dugun bokaziotik abiatuz, gure ingurunearekiko begirada berriak proposatzera eta hauen inguruan hausnartzera zuzendutako programa da. Era berean, ingururatzen duen kultur ondarea eta paisaia ondarea oinarritzat hartuz, bere jarduera propioak zabaltzera bideraturik dago.

Oraingo honetan, museoak inguratzen dituzten paisaiak ilustrazio arloko sortzaile ezberdinen eskutik aztertuak izango dira.

Asisko Urmenetarekin albumak ezagutzen Zumalakarregi Museoan

Asisko Urmenetaren laguntzaz, XIX. mendeko albumak ezagutuko ditugu eta jarraian XXI. mendeko albumak egingo ditugu. Akuarelaren naturalismoa eskanerrak ordezka dezake, argazkiak hartuko du grabatuaren lekua... Proposamena ez da tenikara mugatuko: giltzak ere emango ditu, nork bere kronika pertsonala osatzeko.

Partehartzaile bakoitzari koadernotxo bat emango zaio, nork bere albuma museoan hasi ahal izan dezan, gero etxean jarraitzeko.

  • Noiz: Maiatzak 28an 16:00etan
  • Non: Zumalakarregi Museoan
  • Adina: 16 urtetik aurrera
  • Izena eman behar da, maiatzaren 27a baino lehen (943 88 99 00an edo mzumalakarregi@gmail.com)

Asisko Urmeneta (Iruñea, 1965) komikilari nafarra da. Horrez gain, grafitiak pintatzen ditu eta euskarazko lanak egiten ditu normalean. Bere lehen pausoak komikilari gisa, Napartheid-en eman zituen. Horren ondoren, hainbat prentsa kolaborazio egin ditu (batez ere, Argian), Zazpiak Batman kolektiboko kidea da (Kike Amonarriz eta Antton Olariagarekin batera Mantxut liburuak atera ditu) eta hainbat album atera ditu. Horrez gain, ETB1 telebista-kateko Mihiluze saioan egon zen karikaturak egiten. 2011n Juanjo Elordirekin batera Gartxot, konkista aitzineko konkista filma zuzendu zuen.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago