Teknologia albisteak

Zumalakarregi Museoa

Erabiltzailearen aurpegia

Museo Zumalakarregi Museoa es centro de referencia para el conocimiento y disfrute del siglo XIX en el País Vasco.

Erabiltzailearen jarduna

Asisko Urmenetarekin albumak ezagutzeko tailerra

2016-05-23 : 11:32

Asisko Urmenetaren laguntzaz, XIX. mendeko albumak ezagutuko ditugu eta jarraian XXI. mendeko albumak egingo ditugu. Maiatzaren 28an Zumalakarregi Museoan. Akuarelaren naturalismoa eskanerrak ordezka dezake, argazkiak hartuko du grabatuaren lekua... Proposamena ez da tenikara mugatuko: giltzak ere emango ditu, nork bere kronika pertsonala osatzeko. Partehartzaile bakoitzari koadernotxo bat emango zaio, nork bere albuma museoan hasi ahal izan dezan, gero etxean jarraitzeko.

Larunbat honetan, marraztu piknikean!

2015-06-09 : 16:03

Feillet ahizpek marraztu gabe utzi zuten eraikina  (Zumalakarregi Museoa) marraztuko dute partehartzaileek, lasai-lasai zerbait jaten eta edaten duten bitartean.

V. Bide Berde Eguna

2015-05-28 : 18:28

Larunbat honetan Mutiloa-Ormaiztegi Bide Berdearen V. Eguna ospatuko dugu. Mutiloatik (Gipuzkoa) abiatuko gara 16:00etan eta orientazio proba berri bat egingo dugu bidean zehar. Amaieran merienda egongo da.

Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko belaunaldiarteko tailerra museoan

2014-03-07 : 12:01

Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko Belaunaldi arteko tailerraren 2.edizioa antolatu du aurten. Ekitaldia martxoaren 8an, larunbata, eguerdiko 12.00etan hasiko da eta publiko mota guztiei zuzenduta dago, adin guztietako emakume zein gizoni. Bertan belaunaldi desberdinetako herriko 6-7 emakume izango dira protagonista, bizitzako momentu desberdinetan beraiek izandako bizipenak parte hartzaile guztiekin elkarbanatzeko prest etorriko dira. 

XIX.mendeko Eleganteen I.Bilkura Ormaiztegin. Elegante Eguna 2013

2013-11-22 : 15:22

Larunbat honetan, azaroak 23, estreinatuko ditugu egitasmo honi esker sortu ditugun jantziak, haur, gazte zein helduak jantziko gara XIX.mendean Ormaiztegira Bainuetxeko urez gozatzera etorri ohi ziren eleganteen gisan. 

'XIX.mendeko jantzi ELEGANTEAK' erakusketa museoan

2013-03-13 : 12:24

Zumalakarregi Museoak  Ormaiztegiko elegante egunaren egitasmoei hasiera emateko, "Anacrónicos Recreación Historica"rekin elkarlanean XIX.mendeko jantzi erakusketa berezi hau antolatu du.

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago