Teknologia albisteak

Zer da Sustatu?

Interneteko albistegi bat da Sustatu, nagusiki teknologia berrien inguruan espezializatua. 2001eko azaroan sortu zen eta euskarazko lehenengo webloga izan zen, non artikuluak idazteko aukera irakurleen esku ere jarri zen, lehenengoz eta euskaraz

Garai hartan sumatzen genuen hutsune bat bete nahian sortu genuen Sustatu Goiena Komunikazio Zerbitzuek eta CodeSyntax Interneteko zerbitzu-enpresak: batez ere Teknologia berrien inguruan euskaraz informatzea zen hasierako asmo hura. Pare bat hamarkada geroago, Sustatuk jarraitzen du hasierako helburuak betetzeko gogoz, Internet eta teknologia berrien inguruko informazioa euskaraz sareratzen.

Horrelaxe zegoen jasota Sustaturen sorrerako oinarrietan; gaur egun ere, halaxe eusten diogu: "Sustatu ez da berez "euskara bultzatzeko ekimen bat", baizik eta gai profesionalei buruzkoa, hori bai, euskaraz egina irakurle euskaldunentzat. (...) Badaude euskaldunak teknologia berrietan eta Interneteko eremuan lanean, baina ez da komunitate bat, baizik eta talde sakabanatu bat; komunitate hori bultzatzen partaide izan nahi du Sustatuk".

Goiena Komunikazio Zerbitzuek eta CodeSyntax-ek ez dute beren gain hartzen albistegi honetan partikularrek adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik. Mezuak onartzea edo mezu desegokiak ezabatzea editoreen esku egongo da. Erabilpen baldintzak eta edukiaren gaineko lizentzia orri honetan zehazten dira. Harremanetarako, erabili kontaktu-orria eta publizitate kontuetarako, hemendik.

Babesleak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak diruz lagundutako ekimena.