Teknologia albisteak

C hepatitisaz euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia
2015-07-28 : 12:22

Hepatitisaren Mundu Eguna aukeratu du UZEIk C hepatitisaren inguruko oinarrizko terminoak biltzen dituen glosarioa kaleratzeko.

Mundu osoan 130 milioi laguni baino gehiagori eragiten omen dien infekzio hori hizpide izan da azkenaldian komunikabideetan, eta, horren harira, infekzioaz eta haren tratamenduaz hitz egitean gehien erabiltzen diren hitzetako batzuk euskaraz, espainieraz, frantsesez eta ingelesez jasotzea izan da UZEIk sarean jarri duen hiztegitxo honen helburua.

Infekzioa deskribatzeko terminoak, diagnosirako teknika ohikoenak eta gaur egun Osasunaren Mundu Erakundeak gomendatzen dituen tratamendu batzuen izendapenak biltzen ditu, besteak beste, “C hepatitisaren glosarioa”k.

Termino horien inguruko argibide gehiagorako eta zerrenda kontsultatzeko, egin klik hemen.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago