Teknologia albisteak

UEU eta Baionako Bernat Etxepare Lizeoa, elkarlanean

Erabiltzailearen aurpegia
2016-11-16 : 11:42

UEUk bat egin du Baionako Bernat Etxepare Lizeoak abian duen “Hazten gaitu, hazten dugu” kanpainarekin. Honen bidez, lizeo berriarentzat ekipamendu eta materialak lortu nahi dira sagarrondoak salduz. Bernat Etxepare lizeoa da Ipar Euskal Herrian irakaskuntza euskaraz eskaintzen duen lizeo bakarra, eta UEU ere euskarazko unibertsitate proiektu euskalduna izanik, bidelagun izatea erabaki du kanpainaren zabalkundean lagunduz eta ekarpena eginez. Horretaz gain, indarrak bildu eta elkarlanean aritzeko asmoa dute Ipar Euskal Herrian euskarazko eskaintza sustatzeko. Zeuk ere lagundu dezakezu! www.betxepare.eus.

Hauexek dira kanpainarekin bat egiteko arrazoiak, Iñaki Alegria UEUko zuzendariaren arabera: “Bernat Etxepare lizeoa Ipar Euskal Herrian irakaskuntza euskaraz eskaintzen duen lizeo bakarra da. UEU ere Ipar Euskal Herrian sortu zen, eta nazio mailako euskarazko unibertsitate proiektua da. Ipar Euskal Herrian euskararen egoera zein den kontuan hartuta, eta bakarra izanda, Etxepare lizeoaren egitekoa izugarri garrantzitsua da. UEUk ia 45 urte daramatza Ipar Euskal Herrian euskarazko formakuntza eskaintzen, eta alor akademikoan lanean ari diren erakunde eta elkarteekin elkarlana sustatzen saiatzen gara ditugun baliabideei ahalik eta etekin handiena ateraz. Begi-bistan geratzen dira Etxepare lizeoak eta UEUk partekatzen ditugun ezaugarriak eta horregatik erabaki dugu kanpaina hau sustatzea. Kanpainaz gain ordea, UEUrentzat oso garrantzitsua da unibertsitatera salto egitear dauden gazte horiei UEUren proiektua aurkeztea eta bertan ekarpenak egiteko aukera eskaintzea, eta horregatik gure asmoa da bi erakundeen harremanak estutu eta hemendik aurrera batera lanean jarraitzea euskarazko eskaintza Ipar Euskal Herrian indartzeko”.

NOLA LAGUNDU DEZAKEZU?

UEUk gizarte osoari dei egiten dio kanpaina zabaldu eta bere alde beraien ekarpena egin dezaten. Horretarako UEUk bi kontu korronte prest ditu nahi duen orok kanpaina honetan nahi duen laguntza eman dezan (izena eta abizena eta LIZEOA jarri behar da). Jasotzen den diruarekin UEUk Lizeoko sagastian bere txokoa babestuko du.

  • Credit Mutuel: FR76 1027 8022 7700 0508 6224 057
  • Laboral Kutxa: ES16 3035 0019 99 0190700210

Kanpainaren berri zehatzagoa izateko: www.betxepare.eus

Argazkian, ezkerretik eskuinera: Estelle Gogni, kanpainaren arduraduna; Hélène Charritton, Lizeoko zuzendaria eta Iñaki Alegria, UEUko zuzendaria atzoko aurkezpenean.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago