Teknologia albisteak

INGUMA datu-basea berritua aurkeztuko du UEUk ikasturte hasiera ekitaldian

Erabiltzailearen aurpegia
2014-10-21 : 09:59
Ostegunean, hilaren 23an,UEUk 2014/2015 ikasturtearen irekiera ekitaldia egingo du Bilbon. Bertan, UEUk INGUMA, euskal komunitate zientifiko berritua aurkeztuko du. Ekitaldira etorri nahi baduzu, jarri zaitez gurekin harremanetan.
INGUMA datu-basean azken 40 urteotan unibertsitate mailako zientzia eta jakintza-alor bakoitzean euskaraz ahoz eta idatziz ekoitzi denari buruzko oinarrizko informazioa eskaintzen da; euskaraz zer egin den eta nork egin duen azaltzen duen aipu laburra. Une honetan 8.839 egile, 2.145 liburu eta 13.630 artikuluren erreferentzia aurkitu dezakegu bertan. Informazio gehiago: www.inguma.org

Hitzaldi nagusia Karmele Artetxek, UEUko Historia saileko kideak eta EHUko irakasleak eskainiko du, ondoko izenburuarekin: "Euskarazko produkzio eta komunikazio zientifikoaren argi-ilunak".

Ekitaldia ostegunean, hilaren 23an, eguerdiko 12.00etan izango da, Bilboko Alondegiko Bastida aretoan. Bertan, Karmele Artetxez gain, Iñaki Alegriak, UEUko Zuzendariak; Miren Bego Urrutiak, Eusko Jaurlaritzako Zientzia Politikarako Zuzendariak eta Ana de Castrok, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Zuzendariak parte hartuko dute.

Erantzun

Sartu