Teknologia albisteak
3

Wikipedia, lankidetza proiektuak. Irakasleok badugu zer ikasi.

Erabiltzailearen aurpegia
2014-09-18 : 12:34
wikipedia logoaWikipedia hezkuntza baliabide gisa bihurtu da urteotan. Gehienetan, informazio iturri bezala  erabiltzen dute gure ikasleek. Baina Wikipedia proiektuak kolaborazioa  du ardatza,  Wikimedia fundazioaren beste proiektuak  bezala, eta ikasleek lankidetza proiektuak garatzeko ingurune ezin aproposa da. Hortaz aritzeko ikastaroa antolatu du Berritzegune Nagusiak hezkuntza ez-unibertsitarientzako irakasleei zuzenduta.
Ikastaroaren ezaugarri guztiak eta matrikulatzeko formularioa hemen dauakzue:
http://nagusia.berritzeguneak.net/eu/actividades_detalle.php?codigo=1470BGNC51

Helburuak:
• Konpetentzia digitalak lankidetza proiektueen bidez lantzea.
• Wikipedia eta Wikimedia fundazioaren beste proiektuak ezagutzea.
• Proiektu horietan ekarpenak egiten ikastea.
• Proiektu horien inguruan ikasleek egingo dituzten lankidetza ekintzak diseinatzea.
• Artikulu edo multimedia objetuak argitaratzea.

Edukiak:
• Lan ingurunea, Moodle ikastaroa.
• Lankidetza proiektuak. Konpetentzia digitalak.
• Wikimediaren proiektuen aurkezpena: Wikipedia, Wikimedia-Commons, Wikiliburuak…
• Ekarpenak egiteko prozedura diferenteak eta arauak.
• Lizentziak.
• Artikulu baten edizioa. Hobetu, itzuli, sortu.
• Multimedia edukiak (argazkiak, marrazkiak, bideoak, soinuak...)  argitaratu.
• Wikipedian oinarritutako hezkuntza proiektuen adibideak.


Erantzunak

2014-09-20 : 19:37

Non izango dira saio presentzialak?

2014-09-22 : 11:10

Berritzegune Nagusiak Bilbon duen egoitzan: Tolosa kalea, 6, 3. (Errekalde auzoa).

2014-09-22 : 14:20

Interesgarria, oso... baina 4 saio presentzial horiek... Uff! Niretzat erabat ezinezkoa!

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago