Teknologia albisteak

Dorleta Urretabizkaia: "Euskal Herriko proiektu interesgarrietan lan egin nahi dut, etengabe, eta horretaz duintasunez bizi"

Erabiltzailearen aurpegia
2015-02-01 : 20:03

Donostian jaioa, Lasarte-Orian pasa zuen bere haurtzaroa, ondoren Donostiara lekualdatu eta aurrerantzean bertan finkaturik jarraitzeko. Gazte hasi zen aktore lanetan, 17 urte zituela, Goenkale telesailean. Bi urtez telesail honetan egon ondoren, Bartzelonako Nancy Tuñón eskolan Arte Dramatiko ikasketak buru zituen eta orduz geroztik ugariak izan dira telebistan eta antzerkian egindako lanak.

Aktore modura Goenkale, Mi Querido Klikowsky, Policias, Martin eta Alquilados telesailetan ikusi ahal izan dugu. Taula gainean eskarmentu handikoa da Dorleta Urretabizkaia. Azken aldian Terapiak eta Maitasunaren ostean maitasuna lanekin oholtzarik oholtza dabil eta proiektu berrietan murgildurik. Aktore eta antzezlea izateaz gain, aktore zuzendari eta zuzendari laguntzaile lanetan ibiltzen da. Eta soilik ez interpretazioaren munduan, literaturan ere murgildu zen, Jaione liburua argitaratuz.

Ikusi elkarrizketa osoa: http://www.ttalaka.org/ttalakariak/dorleta-urretabizkaia_99/

Erantzun

Sartu