Teknologia albisteak

GURASOS erronka: Baietz 200.000!

2016-12-02 : 12:30

GURASOS taldeak #Baietz200000 sareko errebolta jarri du martxan informazio eskubidea defendatzeko asmoz. Ekimen honen helburua azaroaren 26an antolatu zuren manifestazioaren bideoak 200.000 ikustaldi edukitzea da.

Azaroaren 26an "Gipuzkoa + : eman bidea osasuna eta adostasunari" manifestazioa antolatu zuen GURASOS taldeak, zeinetan 8.000 eta 10.000 herritarrek parte hartu zuten. Euskal telebista publikoak ez zuen mobilizazio horren berri eman.

GURASOSen esanetan, "gure telebista publikoak informazioa jasotzeko dugun eskubidea urratu duela uste dugu, manifestazioaren berri eman ez zuenean. Egoera horri buelta eman nahi diogu eta azaroaren 26ko audientzia gaindituko duen bideo bat egin dugu, egun horretan eman ez zen albistearekin. Eta ERRONKA bat jartzen dizuegu: baietz Euskal Herri osoan 200.000 pertsonek ikusi gure albistea! Zer eskatzen dugu? Ahalik eta jende gehienak ikus dezala horrelakorik berriro gertatu ez dadin. Lagundu zabaltzen!».

LOTURA HONETAN IKUSI ETA PARTEKATU DEZAKEZUE BIDEOA

Erantzun

Sartu