Teknologia albisteak
2

PuntuEUS Fundazioak zure iritzia behar du

Erabiltzailearen aurpegia
2016-04-11 : 21:13

PuntuEus Fundazioan 2016-2020 eperako hausnarketa estrategikoan murgilduta gabiltza. Zu, gure komunitatearen parte zara eta horregatik zure ekarpena oso garrantzitsua da. Ondorengo estekan aurkituko dituzun galderen bidez zure ideia, iritzi eta gogoetak jaso nahi genituzke, PuntuEUS Fundazioaren estrategia definitzeko garrantzitsuak direlako. Eskerrik asko.

.EUS domeinuak munduko mapan kokatzen gaitu. Hortaz, tresna bat da, euskara beste hizkuntzen mailan kokatzen duena, euskararen normalizazioan lagunduko duena eta euskararen herriari nazioarteko aitortza eskaintzen diona. Une honetan PuntuEus Fundazioa hausnarketa-fase batean murgilduta gabiltza, 2016-2020 eperako ildo nagusiak zehazten. Horretarako, komunitatearen ekarpenak ere jaso nahi ditugu, gure komunitatearen parte zarelako zu ere. Inkesta bat sareratu dugu, eta ahalik eta erabiltzaile gehienek betetzea gustatuko litzaiguke.

Ondorengo estekan aurkituko dituzun galderen bidez zure ideia, iritzi eta gogoetak jaso nahi genituzke, PuntuEUS Fundazioaren estrategia definitzeko garrantzitsuak direlako. 

Erantzunak bidaltzeko azken eguna apirilaren 22a da.

Mila esker!

Erantzunak

2016-04-12 : 22:26

Bai

2016-04-12 : 22:26

Bai

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago