Teknologia albisteak

PuntuEUSekin 10€ Herri Urratsentzat

Erabiltzailearen aurpegia
2015-04-28 : 09:08
Maiatzaren 1etik 10era bitartean erregistratzen den .EUS domeinu-izen bakoitzeko PuntuEUS Fundazioak 10 euro emango dizkio Seaskari. Horrela, PuntuEUS Fundazioak euskarak iparraldean duen presentzia sendotzen lagundu nahi du bere ekarpenaren bidez.

Horrez gain, .EUS domeinua Ipar Euskal Herrian hobeto ezagutzera eman asmoz PuntuEUS Fundazioak hainbat aurkezpen ekitaldi antolatu ditu datozen egunotan:

  • Apirilaren 30ean, arratsaldeko 18:30etan Baionako Elkar dendan Josu Waliño PuntuEUS Fundazioko zuzendariak aurkeztuko du .EUS domeinua.
  • Maiatzaren 11n, arratsaldeko 18:30etan Uztaritzeko Lapurdi gelan, EKErekin elkarlanean Josu Waliño eta Manex Garaiok honako hitzaldia emango dute: “Zergatik eta nola erabil .EUS domeinua?

Datorren maiatzaren 10ean Herri Urrats ospatuko da Saran, Iparraldeko Ikastolen festa. Festa honen helburua dirua biltzea da, Seaskak behar duen finantzamendua, lanak edo eraikin proiektuak dituzten ikastolak laguntzeko. Aurtengo Herri Urratsek, ohiko beharrei erantzuteaz gain, Ziburuko ikastolaren beharrei erantzun beharko dio, behin betiko aterabide bat aurkitzeko. PuntuEUS Fundazioak helburu honetan lagundu nahi du eta horretarako eskaintza berezia prestatu du.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago