Teknologia albisteak

.EUS domeinua: nola lagundu nire bezeroei?

Erabiltzailearen aurpegia
2014-09-30 : 14:20
Datorren asteartean, urriaren 7an, hitzaldi-ikastaro txiki bat emango du .EUS fundazioak Bilbon: ".EUS domeinua: nola lagundu nire bezeroei?". Izan ere, dagoeneko abian da .eus domeinuen 2. fasea, eta bidean sor daitezkeen arazo praktikoei erantzuten saiatuko gara Bilbon. Abiarazte-egitura, erregistro mekanismoak, informazio praktikoa, banaketa kanalak... Urriaren 7an, Bilboko Merkataritza Ganberan, goizeko 10etatik 12etara. Ikastaroa doan. Informazio gehiago: info@domeinuak.eus / (+34) 943 08 50 51.

Egitaraua

10:00 - 10: 15 Josu Waliño, PuntuEUSeko zuzendaria (euskaraz)


10:15 - 11:30 Amadeu Abril i Abril y Nacho Amadoz, CORE Association (gaztelaniaz)

  • Abiarazte-egitura

  • Erregistro mekanismoak

  • Informazio praktikoa

  • Banaketa kanalak

11:30 - 12:00 Galdera-erantzunak

Eguna: urriak 7, asteartea 

Ordutegia: 10:00 - 12:00

Lekua: Bilboko Merkataritza Ganbera, Alameda Recalde 50, Bilbo

Prezioa: doan

Informazio gehiago:info@domeinuak.eus / (+34) 943 08 50 51 

Eman izena

 

INFORMAZIO OROKORRA

Zer da?

.EUS domeinua, euskara eta eta euskal kulturaren komunitatearen lehen mailako domeinua da.

Norentzat?

  • Erakundeak
  • Elkarteak
  • Enpresak
  •  Norbanakoak

Abiarazte-aldia: azaroaren 18a arte

Fase hau, batez ere, elkarte, enpresa eta  instituzio publikoen domeinu- izenei bideratua dago,  domeinu-izenak eskatzeko eta babesteko balioko du. 

Zergatik?

  • Identitatea adierazten du
  • Merkatura eta bezerora gerturatzen zaitu
  • Bilatzaileen identifikazioan lagungarria izango da
  • Marka eta domeinua babesten ditu

Eskuratu hemen

www.domeinuak.eus


Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago