Teknologia albisteak

Hau ere bada Euskal Herriko historia: ‘When the Basques ruled California’

2015-10-06 : 09:38

Bigarren historia liburua argitaratu berri du John J. O’Hagank (San Frantzisko, 1941), beste behin ere Kaliforniako misioak ardatz harturik. ‘When the Basques ruled California’ (Euskaldunek Kalifornia gobernatu zutenean) lanean, 1784-1834 urte bitartean euskaldunek izan zuten eraginaz mintzo da. John J. O’Hagan: “AEBek Kalifornia Mexikorengandik eskuratzerakoan eragin handia izan zuten euskaldunek”.

Boise, AEB. Lands Never Trodden: The franciscans and the California missions (Sekula ez ibilitako bideak: frantziskotarrak eta Kaliforniako misioak) liburuaren ostean, When the Basques ruled California argitaratu berri du John J. O’Hagan idazle kaliforniarrak. 1784-1834 urte bitarteetako kronika honetan esaten denez, “Espainiatik zein Mexikotik heldutako” euskaldunek zeuzkaten Kaliforniako botere posizio gehienak. 

Bere lehendabiziko lanean bezala, Kaliforniako misioak ardatz hartuta idatzi du liburu hau gaur egun Boisen bizi den idazleak. “Beti saiatzen naiz jendeari ulertarazten hau ere badela Ameriketako historia”, esan du O’Haganek. “Eskoletan, AEB ekialdeko kostari buruzko historia mordoa ikasten da baina mendebaldeko kostan jazotakoari dagokionez, hamaika kontu irakatsi gabe uzten dizkizute. Misioak, Kalifornia, Mexiko…"

"Liburuan aztertzen ditudan berrogeita hamar urte horiek oso garrantzitsuak izan ziren eta boteregune gehienetan Espainiatik zein Mexikotik heldutako euskaldunak zeuden. Euskaldunek kontrolatzen zuten Kalifornia, beraiek hartzen zituzten erabakiak. AEBek Kalifornia Mexikorengandik eskuratzerako orduan eragin handia izan zuten euskaldunek, eta jende askok ez daki hori”, esan digu.

Erregistrogile apartak

Bi urte eta erdi eman ditu egileak liburua egiten eta, tarterik luzeena, ohi legez, informazioa biltzen eman du, bai Nevada-Renoko Unibertsitateko Center for Basque Studies-en bai eta Boise State University-n. Bazuen lanaren parte handi bat egina, ordea, aurreneko liburua idazteko Kaliforniako misioetako erregistroak ikertu zituelako. Eta, bere iritziz, ez zen horren lan zaila izan, “espainiarrak erregistrogile apartak” zirelako. Harrigarria bazaio ere, O’Haganek uste du ez dela orain arte horrelakorik idatzi, “euskal izenak ezagutzen ez dituzten ikerlari askok, seguru asko, espainiar izentzat hartu dituztelako”.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago