Teknologia albisteak

lumataldea

Erabiltzailearen jarduna

Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen VIII. txapelketa, urriaren 11an Irunen

2014-09-29 : 10:52

Zortzigarren edizioa du aurtengoan Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Txapelketak, gurutzegrama zale euskaldunen lehiaketa nagusiak. Egitarauan halako aldaketarik bideratu ez den arren, guztiz esanguratsua da, ordea, aurten antolatzaileek, LUMA aldizkariaren egileek, leku eta egutegi mailan aintzat harturiko erabakia, Irungo Bidasoako EKT elkartean eta urriaren 11n jokatuko baita txapelketa, eta ez Irungo Ola Sagardotegian eta azaroaren azken larunbatean, azkenaldi honetan gertatu bezala. Erne egon zaitezte, beraz, hartan parte hartu nahi duzuen guztiok, egutegian beharreko urratua egiteko, eta beharreko lekura xuxen-xuxen joateko.

Euskal Herriko Hitz gurutzatuen VII. Txapelketa

2013-11-11 : 18:20

2013ko azaroaren 23an, larunbatarekin, Euskal Herriko Hitz gurutzatuen VII. Txapelketa jokatuko da Irungo Ola sagardotegian. Irabazleak txapela, 350 € eta oroigarria etxeratuko ditu. Bigarrenak, 225 €; hirugarrenak, 120 €, eta laugarrenak, 60 €. Bestalde, 20na € jasoko dituzte ondoko hamabi sailkatuek, 16. postura bitartekoek, eta oroigarria, parte hartzaile guzti-guztiek: Eusko Labelek hainbat produkturekin osatutako saskia.

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago