Teknologia albisteak

Euskararen iratxoak, Kilometroak bideokliparen protagonista

Erabiltzailearen aurpegia
2015-04-22 : 13:31
Parekidetasuna, jasangarritasuna eta inklusibitatea. Hiru horiek dira Kilometroak 2015eko kantuaren bideoklipean bildu dituzten balioak. Duela hilabete inguru aurkeztu zuten USURBILEN urriaren 4an egingo den jaiaren abestia, eta orain irudiak jarri dizkiote abestiari. Usurbilgo hainbat bideogilek elkarlanean egin dute bideoa. 

BIDEOKLIPA IKUSI

Soka bat da bideokliparen elementu nagusia, eta Udarregi ikastolako haurrak dira protagonista. Joseba Larratxe eta Juan Luis Izetak azaldu dute zergatia, egileetako bik: "Haurrak, ikastolako ikasleak, iratxo gisa irudikatu genituen; haiek dira ikastolaren oraina eta Usurbilen etorkizuna. Usurbilgo haurrek afiziotzat dituzte buruhandiak, eta horrela sortu genituen iratxo-buruhandiak. Soka, berriz, herritar guztiok batzen gaituen soka da, euskara, alegia".

Herriko hainbat musikarik elkarlanean egin dute abestia, eta beste usurbildar batek egin ditu hitzak: Jakoba Errekondok.

Mariaje Imaz Udarregi Ikastolako zuzendariak adierazi du Kilometroak tresna "baliagarria" dela Usurbil ikastolaren balioetarantz eraikitzen jarraitzeko: "Usurbil herri jasangarri, parekide eta inklusibo bilakatzeko asmoz ari gara. Nola ez, Kilometroak 2015 ere Usurbil eta Udarregi Ikastola urratzen ari garen bide honetan kokatzen dugu".

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago