Euskara ikasten ari den edonorentzat dago eskuragarri gune berri hau eta 600 ariketa baino gehiago -tartean zenbait jolas eta sekuentzia didaktiko- dituzte ikasleek bertan egiteko. Moodle erabiliz eraikita dago, hiru zutabetara; erdiko aldean honakoa aurki dezakegu:
Gunearen ezker eta eskuin aldeetan bestelako aukerak jarri ditugu: asteroko bideoa, eguraldia, atsotitzak, gaurkohitza ren RSSa, esteka interesgarriak…
Orain arte baliabide hauek guztiok gure euskaltegian Autoikaskuntza bidez ikasten zutenen eskura baino ez zeuden; aurten, baina, edukiok euskaltegiko ikasle guztientzat zabaltzea erabaki dugu. Alabaina, gure ikasleentzat ezezik, Euskal Herrian zein munduan euskara ikasi nahi duen ororen eskura ere jartzea are hobeto egongo litzatekeela pentsatu dugu, beste batzuek, Euskaljakintza-k esaterako, lehenago zabaldu ziguten bidetik.
Erabaki horrekin batera lizentziari buruzkoa ere etorri da: ikasleen gune honetan dagoen material guztia CC-BY-SA lizentziapean jarri dugu; honek esan nahi du edonork kopiatu, aldatu eta partekatu dezakeela edozer, baldin eta baldintza horietan berberetan egiten badu. Sinestuta gaude hauxe dela bidea (izan ere, euskaltegietan trebeak izan gara betidanik elkarren materiala fotokopiatzen, ezta? ;-).
Beraz, euskara ikasle edo irakasle hori: Ongi etorri eta sartu barruraino, atea zabalik duzu-eta!
Atzo idatzitakoaren inguruko zenbait zehaztapen:
• “Moodle erabiliz eraikita dago” agertzen den lekuan “Moodle erabiliz eraikita dago, euskaltegioi HABEk eskeintzen digun Ikasten plataforman” behar luke.
• Lizentzien inguruan: Sekuentzia edo ariketaren batean hirugarren baten dokumenturik agertzen denean (EITB, HABE aldizkaria, Ikasbil… ), bistan da, dokumentu horrek duen lizentzia du eta horren pean dago, ez gurean.
Inoiz baino bitarteko gehiago ikasleen eskura.