Teknologia albisteak

Gipuzkoako datuak guztion eskura

Erabiltzailearen aurpegia
2014-09-15 : 15:39
Gipuzkoa mailako gizarte eta ekonomiako hainbat adierazle ikusgai dira Gipuzkoako Foru Aldundiko webgunean, Gaindegiak garatu duen Gipuzkoako Atlas-ean. Gazteen langabezia-tasa, establezimendu kopurua sektoreka, zahartze tasa, iraupen luzeko langabezia, emakumeen errenta desoreka, biztanleria osoa, eta abar.
Horiek eta beste hainbat datu kontsulta daitezke Gipuzkoako Atlas berrian, udalerrika, eskualdeka nahiz garapen agentziaka.  Gaindegiak garatua da bistaratzailea, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, eta helburua da Gipuzkoako datuak guztion eskura jartzea, nahi duen orok kontsulta eta balia ditzan. 

Gaur egun erremintak eskaintzen duen adierazle sorta zabalaz gain, aldiro atlas monografikoak argitaratuko dira.

Gipuzkoako Atlasera joan

Gaindegiara joan
 



Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago