Abian dira CAF-Elhuyar sariak. 2017ko otsailaren 17ra arte aurkez daitezke lanak. Zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko gizarteratzea aitortzea eta bultzatzea dira sariketaren helburuak. Betiko kategoriez gain, sari berri bat aurten, lehen sektoreari lotutako lanentzat. cafelhuyarsariak.elhuyar.eus helbidean dago informazio guztia, eta 2017ko otsailaren 17ra bitartean aurkez daitezke lanak. Deskargatu oinarriak hemen.
Badirudi dena dakigula, dena ezagutzen dugula, dena den bezalakoa dela eta dena esana dagoela (ingelesez esana, bide batez). Zientziak aurrera egiteko, ordea, ezinbestekoa izan da batzuek ez onartzea begien aurrean ikusten zutena. Aitzitik, areago ikusi nahian, galderak egin zituzten, hipotesiak proposatu zituzten eta haiek egiaztatzeko probak egin. Eta emaitzak kontatu zituztelako dugu horren berri. Eta jarri zituzten beste batzuek zalantzan, eta egin zituzten hipotesiak, eta probak...
Zu ere haietako bat zara. Dirudiena zalantzan jartzen dutenetako bat. Gehiago jakin edo hobeto ulertu nahian, galderak egin eta erantzun posibleen berri ematen dutenetako bat. Azaldu zure ikuspuntua, CAF-Elhuyar sariketan parte hartuz!
Kategoria hauek ditu sariketak:
Horrez gain, aurten beste sari bat dago, lehen sektoreari lotutako lanentzat. Hain zuzen ere, CAFek eta Elhuyarrek elkarlanean antolatzen duten sariketa honek bidelagun berria du, NEIKER, Nekazaritza, Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea. Ikerketan euskararen erabilera bultzatzeko asmoa du NEIKERek, eta, horren erakusgarri, sariketaren babesle bihurtu da.
cafelhuyarsariak.elhuyar.eus helbidean dago informazio guztia, eta 2017ko otsailaren 17ra bitartean aurkez daitezke lanak. Deskargatu oinarriak hemen.
Erantzun
Sartu