Donostia-Beterriko eskualdeko udalek (Beterri) eta Iraurgi Berritzen Urola Erdiko Berrikuntza eta Garapenerako Agentziak Urberritzen egitasmoa garatu dugu, Elhuyar Aholkularitzarekin elkarlanean eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Bi eskualdeetako eragileekin berrikuntza sozialerako gaitasuna handitzeko prozesua landu ondotik, jardunaldia antolatu dugu Urberritzen prozesuaren berri emateko eta tokiko garapenean berrikuntza sozialak duen garrantziaz gogoeta egiteko. Ekainaren 3an, Donostiako EHUko Enpresa eta Ekonomia Fakultatean. Izen-ematea doakoa da eta epea ekainaren 1a arte egongo da irekita. Horretarako, formulario hau bete behar da.
9:15-9:30 Harrera
9:30-9:50 Sarrera: ongi etorria eta aurkezpena. Joseba Amondarain (Gipuzkoako Foru Aldundia. Jakintza eta Enpresa Jarduera Sustatzeko zerbitzuburua), Aizpea Otaegi (Elhuyar Aholkularitzaren koordinatzaile nagusia)
9:50-11:15 Hitzaldia. Oriol Estela (Ekonomialaria eta geografoa, Tokiko Garapenean aditua, Bartzelona): “El desarrollo local es innovación social”. Galdera-erantzunetarako tartea
11:15-11:45 Atsedenaldia
11:45-12:50 Urberritzen prozesua
12:50-13:20 #txio-txioka
13.20-13:30 Balorazioa eta itxiera
Izen-ematea doakoa da eta epea ekainaren 1a arte egongo da irekita. Horretarako, formulario hau bete behar da.
Oriol Estelaren hitzaldia izan ezik, gainerako jarduera guztiak euskaraz izango dira. Euskaraz ulertu ezean, jakinarazi izena ematerakoan eta saiatuko gara ulermena bermatzeko bitartekoak jartzen.
Erantzun
Sartu