Teknologia albisteak

Elhuyarrek ekonomia eta finantza arloko teknikaria behar du

Erabiltzailearen aurpegia
2016-05-30 : 09:09

Elhuyarrek ekonomia eta finantza arloko teknikari bat behar du urtebeteko ordezkapen bat egiteko. Horretarako, hautagairik egokiena aukeratzeko prozedura abiatu du.

Funtzioak:

Negozio-Unitateetako arduradunekin koordinatuta, Elhuyar Taldeko 3 unitateren jarraipen ekonomiko-finantzarioa bideratzea:

  • Proiektuen jarraipen ekonomiko-finantzarioa
  • Urteko aurrekontua landu eta jarraipena
  • Errentagarritasun eta bideragarritasun azterketak
  • Diru-laguntzen prestaketa eta zuriketetan parte-hartzea
  • Lehiaketa publikoetan dagokion dokumentazioa prestatzea

Taldeko enpresetako salmenta eta erosketa fakturak bideratzea

SGZren kalkulua

Eskatzen da:

Enpresa zientzietan edo Ekonomian goi-mailako ikasketak

Eskatutako funtzioetan eskarmentua

Excel aurreratuko ezagutzak

Erabakimena, plangintza eta autonomia

Taldean lan egiteko gaitasuna

Balioetsiko da:

Controller lanetan aritua izatea

Interesatuok, bidali curriculum vitaea helbide honetara ekainaren 2a baino lehen:

finantzak@elhuyar.com

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago