Teknologia albisteak

Shakespeareren 'Ametsa' biziarazten. Itzultzailearen sukaldea (I)

Erabiltzailearen aurpegia
2014-09-22 : 11:26
Donostia 2016 Europako Hiruburutza proiektuarekin lankidetzan, EIZIEk hainbat jarduera antolatu ditu Shakespeareren A Midsummer Night's Dream (Uda-gau bateko ametsa) obraren itzultze-prozesua gizarteratzeko.  Jarduera horietako lehena Itzulpengintzaren Nazioarteko Egunerako antolatu dugu –irailaren 30ean, 17:00etan–, EHUko Letren Fakultateko Gradu Aretoan, zuekin aritzeko asmoz: Itzultzailearen sukaldea (I).
Sukaldari nagusiak Juan Garzia –obraren itzultzailea–, eta Shakespeareren lanetan aditu/aritu diren hainbat lagun izango dira, baina interesa duen edonori zuzenduriko sukalde-jolaserako proposamena ere badakarte.

Sukalde-jolas horretan parte hartzeko, Juan Garziak berariazko materiala prestatu du, eta EIZIEren webgunean aurkituko duzue, informazio gehiagorekin batera, aldez aurretik lantzeko astia izan dezazuen.

Animatu!

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago