Teknologia albisteak

Merkatua banatu zuten catering enpresek?

Erabiltzailearen aurpegia
2016-02-11 : 17:06

Lehiaren Euskal Agintaritzak frogatutzat jo du EAEko eskola jantokiak hornitzen dituzten catering enpresek merkatua banatu zutela, beraiek etekin ekonomiko handiagoak ateratzeko. Hala, arlo bereko enpresa pribatu batek 2014an egin zuen salaketari arrazoi ematen zaio. Gasteizko Legebiltzarrean ere entzun genituen enpresa horretako arduradunaren argudioak, agerraldia egin baitzuen salaketa hura publiko egiteko.

Grafikoa ikusita nahiko agerikoa da hala izan dela. 2001etik 2015era lote guztiak enpresa berdinei egokitu zaizkie. Konkurrentzia librea omen dagoen tokian, esleipena beti berdina izan da. Enpresek iruzurra egiten jarraitu dute hainbat urtetan eta Jaurlaritza ez da hori eteteko gai izan.

EH Bilduk ere sistemaren akatsak salatu zituen 2014an, eta proposamena egin genuen catering enpresek egiten duten bitartekaritza lana derrigorrezkoa izan ez dadin. Gaur egun derrigorrezkoa da, araudiak hori ahalbidetzen duelako. Aurkeztu genuen ekimen hura atzera bota zuten, eta sistemak bere horretan jarraitu du. Funtzionamendu egokia duela argudiatzeaz gain, uste faltsuak hedatzea leporatu ziguten.

Catering enpresak jantokien kudeaketaren katean derrigor bihurtzen dituen araua aldatzea proposatuko dugu berriro ere. Helburua: eskola bakoitzak erabaki dezala nola kudeatu bere jantokia. Izan ere, leku askotan posible da gertuko produktuekin, eskolako sukaldean bertan menu osasuntsu eta merkeak eskaintzea.

Lehiaren Euskal Agintaritzak jarritako isunak hemen kontsultatu ditzakezu. 

Gure proposamenaz gehiago jakiteko egin klik hemen.

Erantzun

Sartu