Zuzenean behien errapetik esnea atera, egosi eta edan egin dugu 30 urte baino gehiago dugun pertsona askok. Beste asko inguruan dagoen baserriren batera joan izan gara esne bila, metalezko kantinplora eskuan hartuta. Bada, irudi hori ez omen dute hurrengo belaunaldiek ikusiko. Horrela jarraituz gero, esne bila ez gara gehiago ondoko baserritarrarengana joango; baina ez hori bakarrik, baserritar horrek ez du aukerarik izango ezta ere bere behien esnea merkaturatzeko.
Maila ezberdinetako erakundeek azken urteotan hartuta erabakiak norabide berdinean joan dira: ekoizle handi, enpresa handi eta latifundisten alde egitea, hain zuzen. Hala, sektorea berpizteko neurri zehatzak hartu ezean etorkizun beltza geratuko zaie esnea ekoizten duten baserritarrei.
Bada, Iñaki Lazarobaster legebiltzarkideak proiekzio hau egin digu. 1995ean ia 6.000 ekoizle txiki zeuden Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. 2025ean ez omen da ia bat ere geratuko.
Egoera hori ekiditeko EH Bilduk plan integrala abian jartzea eskatu dio Jaurlaritzari. Ekimenaz informazio gehiago jasotzeko eta Iñaki Lazarobasterren azterketa osoa irakurtzeko,egin klik hemen.
Erantzun
Sartu