Teknologia albisteak

Start BiscayApp Lehiaketa - Jada, administrazioko app-en kategorian bozkatu daiteke

2014-10-23 : 11:42

Start BiscayApp, mugikor eta web garatzaileen sormen ahalmena sustatu eta bultzatu nahi duen BiscayTIK Fundazioaren lehiaketak, Administrazioko kategoriaren bozketa  epea ireki ireki egin du. Izen-emate  eta bozketa epeak paraleloki egongo dira irekita urriaren 31rarte. Parte-hartzaileek izena eman eta Facebook-en bitartez bozketak eskatu beharko dituzte.  Aditu epaimahaiak  aplikazio bozkatuenak soilik balioetsiko ditu.

Kategoria honek administrazioarekin eta smartcity-arekin erlazionaturiko aplikazio mota guztiak onartzen ditu. Azken kontzeptu honek osasuna, open data, administrazioa, big data eta abar bezalako gaiak biltzen ditu.

Lehiaketak parte-hartzaile mota guztiak onartzen ditu: enpresak, irabazi-asmorik gabeko elkarteak, garatzaile indibidualak, etab. eta ez ditu muga geografikorik jartzen. Baldintza bakarra, garatutako aplikazioa bukatuta egotea da eta finalista izatekotan, abenduan BiscayTIK Fundazioko Getxo-ko egoitzan ospatuko den ekitaldian aurkezteko prest egotea.

Epaimahaiak erabilgarritsuna, berrikuntza maila eta diseinua balioetsiko ditu beste alderdi batzuen artean. Hauen arabera, finalean egotea merezi duten administrazioko 3 aplikazio onenak zeintzuk diren zehaztuko dute.

Honez gero 14 proiektu daude inskribatuta! BiscaTIK Fundaziotik mugikor edo Web inguruan aplikazioak garatu dituzten guztiei animatzen zaie lehiaketan parte hartzera.

Proiektuak onartzen dituzten beste kategoriak Heziketa eta Berrikuntza eta Produktibitatea dira. Hauen bozketa epea azaroan irekiko da, azaroko aurrenengo erdia heziketa eta berrikuntzarentzat eta azoroko bigarren erdialdea produktibitatearentzat.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago