Teknologia albisteak
2

Interneten egoera, 2012

Erabiltzailearen aurpegia
2012-10-10 : 10:01

Internet sareak 20 urte inguru dituela eta, txosten interesgarria argitaratu dute Bussines Insider webgunean. Zeintzuk dira gaur egungo ezaugarriak eta zenbakiak? Zer aurreikusten da datozen urteotarako? Nola eragin du sakeleko telefonoen ugaritzeak? Txostenean aipatzen diren kontu garrantzitsuenen laburpena egin dizuegu.



Bussines Insider webgunean txosten interesgarria argitaratu dute, The State of The Internet. Gaur egungo egoera aztertzen dute; prospektiba pixkat eginez, baina gehienbat azken urteetako joerak eta gaur egungo egoera aztertuz. Izan ere, Internet komertzialak 20 urte bete ditu, eta gauzak etengabe ari dira aldatzen, ia-ia egunetik egunera. Non gaude eta nora goaz?

BI Intelligence taldeko Henry Blodget and Alex Cocotas izan dira egileak. 138 orrialdeko aurkezpena da, eta PDF osoa ere lortu daiteke (harpidedunentzat). Datu asko Estatu Batuetako merkatukoak dira, baina hala ere interesgarriak iruditu zaizkigu eta laburpena ekarri dugu Sustatuzaleentzat. 

Zifra orokorrak

  • Gaur egun 2.500 milioi erabiltzaile daude sarean. Asko, baina populazio osoaren %30 besterik ez.
  • Boterea ez da sekula horren pilatuta egon. Hiru konpainiaren esku dago merkatuaren %90: Apple, Google eta Amazon (eta lehenengoak erdia baino gehiago).

Media

  • Hedabideetan gero eta pisu handiagoa dauka sareko publizitateak. 
  • Komunikabide motaren arabera, Telebista da nagusi eta sarea dago 2. lekuan. Hurrengo papera, baina azken 5 urteotan %50 galdu du.
  • Paperezko egunkarien diru-sarrerek barrena jo dute (inflazioa kontuan hartzen badugu, 1950eko kopuruetara). Eta telebista izan daiteke krisiak joko duen hurrena.
  • Ordainpeko telebista ere gainbehera; sareko bideo plataformak, ostera, etengabe goraka (Youtube, Netflix,...).
  • Iragarkietatik eratorritako diru-sarrerei dagokienez, Google jaun eta jabe, noski; Facebook indartzen (eta beteranoagoen gainetik).

Sare sozialak

  • Erabiltzaileak sare sozialetan daude, webgune eta atarietan baino gehiago.
  • Irabazlea garbi dago: Facebook.

  • Hala ere, trafiko komertziala eta e-commerce delakoa Googleren esku dago nabarmen (trafikoaren %80).

Mugikorrak

  • 2011. urtea esanguratsua izan zen: ordenagailuak baino smartphone gehiago saldu zen, lehenengoz. Tabletek ere laster harrapatuko dituzte ordenagailuak.
  • Hurrengo urteetarako aurreikuspena garbia da, hauxe:

  • Sareko trafikoaren etorkizuna, hortaz, mugikorretan dago: "Future is mobile". 
  • 2015. urtean, trafikoaren %75 gailu mugikorren bidezkoa izango dela aurreikusten da.
  • Mugikorren bidezko nabigazioa eta mahaigainekoetan egiten dena, gutxi gora-behera, berbera dira. Ez dago alde nabarmenik. Hurrenkera honetan: jokoak, sare sozialak, albisteak eta aisialdia (telebista, musika, argazkiak...). 
  • Mugikorren bidez egindako erosketak ere gorantz doaz. Estatu Batuetan, populazioaren %38ak egin du inoiz erosketaren bat bere sakelekotik.
  • Zalantza handiena negozio-ereduan eta iragarkietan dago. Orain arte proba gutxi eta emaitza garbirik ez. Pantailaren neurri txikiak ere ez du laguntzen. Mugikorretarako bereziki pentsatu eta garatutako iragarkiek (orain arte salbuespena) erakutsiko dute norabidea, ziurrenik.

Apps

  • Etorkizuna mugikorretan badago, oraina dagoeneko Aplikazioak dira.

  • Hala ere, oraindik ez dira diru-iturri bilakatu (gehienak doakoak direlako, edo oso-oso merkeak; eta merkatuko eskaintza oso-oso zabala).
  • Salbuespena jokoetarako aplikazioak dira. Izan ere, mugikorrak jokorako interfaze bilakatu dira neurri handi batean. 

Plataformak

  • Merkatua bi plataformaren esku dago (gero eta nagusitasun handiagoarekin, gainera): Android eta Apple.

  • Apple erabat nagusi da, ordea: 1) aplikazioetatik izandako diru-sarreretan; 2) tablet merkatuan (iPad).
  • Gailu mugikorrak saltzen dituzten konpainien artean, hor ere 2 konpainiak dominatzen dute ia-ia merkatu osoa: Applek eta Samsungek.

Informazio gehiago eta aurkezpen osoa, Business Inside webgunean.

Erantzunak

2012-10-10 : 16:00

IABk estatuan egindako IV. Mobile Marketing azterketak ere erakusten du etorkizun mugikorra dugula RT "‏@doloresvela http://bit.ly/QfRwi7 "

2013-05-30 : 19:22

Aurreko loturak akatsa ematen duela ohartu naiz. Hemen jatorrizko dokumentura lotura zuzena:http://static.hosteltur.com/web/uploads/2012/09/IV_Estudio_IAB_Spain_sobre_Mobile_Marketing_Versin_Completa.pdf

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago