Teknologia albisteak

Korrikaren amaierako irrati-emankizun berezia igandean

Erabiltzailearen aurpegia
2015-03-28 : 11:09
Igandean Korrika 19ren azken kilometroak eta amaiera ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izango ditugu Bilboko euskal irratiek elkarlanean egingo duten zuzeneko irrati saioari esker. Emankizuna 10:00etatik 13:00etara entzun ahal izango da Euskal Herri osoan, Arrosa sareko irratietan. Mikrofonoetan Bilbo Hiria, 97 irratia eta Bizkaia Irratia elkarlanean arituko dira, estudiotik eta helmuga ondotik zuzeneko konexioak eta ibilbidean elkarrizketak egiten. Sare sozialetan #korrikabilbON traola erabiliko dugu.
Saioa entzuteko:  
Kalitate baxua (32Kbps mono) Windows Media Winamp & iTunes .M3U (Universal) link
Kalitate altua (128Kbps stereo) Windows Media Winamp & iTunes .M3U (Universal) link

Erantzun

Sartu