Teknologia albisteak

#365ipuin Mikroipuinen lehiaketa Berbaro Taldeak antolatuta

Erabiltzailearen aurpegia
2014-11-13 : 15:45
Badator euskararen eguna eta ze garai egokiagorik euskarak 365 egun dituela aldarrikatzeko. Aurten " #365ipuin" ipuin labur lehiaketa abiatu dugu Berbaro Taldeko kideok. Gure helburua euskarazko sorkuntza bultzatzea eta sareko jardunean euskara ikusaraztea dira. Mundu digitalak indar handia hartu du azken urteotan eta sare sozialetan horren ezagun egin diren ipuin laburrak saritu gura izan ditugu. Ideia on bat 140 karakteretan; literatura dosi txikian. Ideia handiak modu laburrean esan daitezkeela badakigulako.

Nahikoa dira 140 karaktere (#365ipuin) traola barne eta ideia on bat eskaintzen ditugun hiru sarietako bat eskuratzeko.

Hiru kategoria daude:

  • 14-16 urte bitarteko durangaldeko ipuin labur onena:
    Saria: tableta + liburu-sorta
  • 17 urtetik gorako durangaldeko ipuin labur onena:
    Saria: 100€ + liburu-sorta
  • Twitterreko ipuin labur onena (eremu geografiko, adin eta txio mugarik gabe)
    Saria: 100€ + liburu-sorta
Lehiaketaren oinarriak eta informazio guztia: http://www.berbaro.com/365ipuin/

Erantzun

Sartu