Teknologia albisteak

HAUSNARTU Euskal Soziolinguistika Sariak

Erabiltzailearen aurpegia
2014-09-23 : 09:46
HAUSNARTU Euskal Soziolinguistika Sariak zazpigarren edizioa betetzen du aurten, eta euren lanak aurkezteko gonbidapena egiten die euskararen inguruan ikertzen eta hausnartzen ari diren guztiei. Azken egunak dira!

Lehiaketara aurkezten diren lanak euskararen gaineko ikerketak izan daitezke, teorikoak zein praktikoak, beti ere, euskararen egoera aztertzeko helburu dutenak. Azpimarragarria da gainera lanek ez dutela jatorriz beti soziolinguistika esparruan kokatuta egon behar.

Beste zientzia arlo batzuetatik euskararen egoerara egokitutako beste lanak ere aurkeztu daitezke, adibidez, antropologiatik, historiarik, informatikatik, fisikatik, eta abar. Nolanahi ere, aurkezten diren lanak izan behar dute oinarri zientifikoa edota zientzian oinarritutako hausnarketa.

Lehiaketaren sariak honakoak dira:

  • Lehenengo saria: 1.500 €; 
  • Bigarrena saria: 1.000 €; 
  • Hirugarrena saria: 700 €

Lan hoberenak BAT aldizkariaren berariaz prestaturiko ale berezian argitaratuko dira. Horretarako, aurkeztutako lanak 35.000 karaktere baino gehiago baditu, 25.000-30.000 karaktereko laburpena argitaratuko da.

Lanak aurkezteko epea 2014ko irailaren 30ean amaituko da. Parte hartzeko hausnartu@soziolinguistika.org  edo kluster@soziolinguistika.org helbidera bidaliko dira lanak.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago