Teknologia albisteak

Bertsolaritza ikastaroa Donostian

BAGERA Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak BERTSOLARITZA IKASTAROA prestatu dute lankidetzan, ikasturte osorako programa batekin. Urriaren 6tik ekainaren 8ra (astelehenetan), 19:00etatik 20:30era, Antiguako Lugaritz Kultur etxean.
Bertan bertsolaritza eta bertsogintzaren atal ezberdinak landuko dira, saioen egituratik bat-bateko bertsolaritzara, bertsoen kritikatik bertso paperetara, teoria praktikarekin uztartuz eta tarteka gonbidatu berezien laguntzarekin.
  • DATAK: Urriaren 6tik ekainaren 8ra
  • EGUNA: Astelehena
  • ORDUA: 19:00etatik 20:30era
  • LEKUA: Antiguako Lugaritz Kultur etxean
  • IRAKASLEA: Jon Martin bertsolaria eta gonbidatuak
Ikasturte osorako matrikula 50€koa izango da.

Izen ematea bagera@bagera.net helbidean edo 943467181 telefonoan.


Erantzun

Sartu