Interneteko albistegia

zientzia

X. Elhuyar Olinpiadaren sariak banatu dira BTEK Teknologiaren Interpretazio Zentroan, Zamudion

Elhuyar Fundazioa | 2012-06-08 : 19:06 | zientzia

Elhuyar Olinpiadaren 10. edizioko sariak banatu ziren atzo BTEK Teknologiaren Interpretazio Zentroan, Zamudion. Gasteiz, Lazkao eta Lekeitioko 60 gaztek parte hartu zuten jaian. Elhuyar Fundazioak, olinpiada.elhuyar.org webgunearen bitartez, X. Elhuyar Olinpiada abiatu zuen 2011ko urrian. Ordutik, Euskal Herri osoko 38 ikasgela ibili dira zientzia-lehiaketa honetan hilero Elhuyar Fundaziotik proposatzen genizkien probak ebazten.

Artizarraren iragatea (The transit of Venus)

Asier Sarasua | 2012-06-05 : 17:06 | zientzia

Bihar goizean (ekainaren 6an, asteazkena) fenomeno astronomiko berezia biziko dugu. Artizarra eguzkiaren pare-paretik igaroko da eta ondo-ondo ikusteko aukera izango dugu. "Artizarraren iragatea" deritzo fenomeno horri (the transit of venus). Eguzkiari orbantxo bat atera zaiola pentsatuko dugu. Aurtengoa galtzen baduzu, luze itxaron beharko du hurrengora arte, 2117an izango baita. Izan ere, periodizitate berezi samarra dauka fenomeno astronomiko honek. Euskal Herrian osta-osta ikusi ahal izango dugu (eta ez lurralde guztietatik), baina online ere jarraitu ahal izango duzue, hementxe adibidez.

Eibartik blogetik ekarrita, cc-by-sa lizentziari esker.

Jean Etxepare, probokatzailea

Joxe Aranzabal | 2012-05-31 : 10:05 | zientzia

Orain ehun urte baino gehiago, 1910ean, Jean Etxepare mediku gaztea ausartu zen esatera Eliza zela errudun euskara kamuts eta indarge zegoelako, emakumeak argiagoak direla gizonak baino, maitasuna ez dela bakarrik genero desberdinekoen arteko kontua, masturbazioa zela grinak apaltzeko beste modu bat, etab, etab. Elizak ez zion barkatu, eta haren Buruxkak ilunpetan egon zen hirurogeita hamar urtez, berriro osorik plazaratu arte.

Hizkuntza kimikoak aztergai Elhuyar aldizkariko maiatzeko zenbakian

Elhuyar fundazioa | 2012-05-12 : 15:05 | zientzia

Begirik eta belarririk ez duten izakietan, komunikazioa kimika kontua izaten da. Landareak, adibidez, komunikatzaile petoak dira; hamaika mezu kimiko bidaltzen dituzte: aurkariak uxatzeko, lagunak erakartzeko, ingurukoak ohartarazteko, ahaideak ezagutzeko... Mikroorganismoek ere hizkuntza kimikoa erabiltzen dute, indarrak batu, eta bakarrik ezingo luketena taldean egiteko, edo inguruan zer dagoen jakin eta horren arabera zer egin erabakitzeko. Ikertzaileak hizkuntza horiek ulertu eta ustiatu nahian dabiltza, besteak beste, antibiotiko eta fungizida berriak sortzeko, edo landareei haien berezko defentsak erabiliz etsaiei aurre egiten laguntzeko.

Elhuyar Fundazioaren Teknoskopioa proiektu-lehiaketaren irabazleak, Zornotzako Karmengo ama eta Donostiako Axular Lizeoko ikasleak

Elhuyar fundazioa | 2012-05-07 : 18:05 | zientzia

Elhuyar Fundazioak antolatzen duen Teknoskopioa proiektu-lehiaketaren azoka eta sari-banaketaren ekitaldia egin ziren ostiralean UPV/EHUren Bilboko Bizkaia Aretoan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta FECYTen babesarekin. Guztira 75 talde aritu dira lehian azaroan hasi zen proiektu-lehiaketa honetan. 21 taldek amaitu dute 2. fasea, eta haietatik 11 pasatu dira 3. fasera. Bertaratu diren herritarrek talde horien guztien proiektuak ezagutzeko aukera paregabea izan dute EHUren Bizkaia Aretoan egin den proiektu-azokan. Parte-hartzaile guztiek stand bana izan zuten bisitariei beren proiektuaren berri emateko.

Hodeietan liburua argitaratu du Elhuyarrek

Elhuyar Fundazioa | 2012-05-01 : 12:05 | zientzia

Hodeietan (gazteentzako narrazio zientifikoko liburua) argitaratu berri du Elhuyarrek. Obra hau narrazio zientifikoa da, 12-16 urteko gazteei zuzendua eta 2011ko CAF-Elhuyar sarietan, irabazle izan zen “Gazteei zuzendutako zientzia-narrazioak” kategorian.

Bost kimikari eta kazetari bat, CAF-Elhuyar sarietan irabazle

Elhuyar Fundazioa | 2012-04-28 : 12:04 | zientzia

Alfredo Sarmiento, Patricia Navarro eta Jone Omar kimikariek irabazi dute dibulgazio-artikulu orokor onenaren saria; Jon Makibar Ingeniaritza Kimikoan doktoreak, tesian oinarritutako dibulgazio-artikulu onenaren saria; Gorka Zabaleta kazetariak, berriz, zientzia-kazetaritzako lan onenaren saria. Bestalde, Merezimendu saria ere kimika-doktore batek jaso du: Jose Mari Elortzak.

Jose Mari Elortza kimikariak jasoko du "2011 Elhuyar Merezimendu Saria"

Elhuyar Fundazioa | 2012-04-25 : 17:04 | zientzia

Bihar, ostegunez, banatuko dituzte 2011ri dagozkion CAF-Elhuyar Sariak, Donostiako San Telmo museoan. 18:00etan hasiko da ekitaldia eta, Merezimendu sariaz gain, beste hiru sari banatuko dituzte: Dibulgazio-artikulu orokorraren saria, Egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluaren saria eta Zientzia-kazetaritzaren arloko saria. Gazteei zuzendutako zientzia-narrazioaren saria eman gabe uztea erabaki du aurten epaimahaiak.

Zientzia haurrentzat segundo gutxian zientzia-esperimentuen liburua argitaratu du Elhuyarrek

Elhuyar Fundazioa | 2012-04-18 : 12:04 | zientzia

Zientzia haurrentzat segundo gutxian, 8-12 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako zientzia-esperimentuen liburu bat da eta hamar minutuan edo gutxiagoan, familian eta lagun artean egin daitezkeen 100 esperimentutatik gora biltzen ditu.

200.000 galaxia argazki bakar batean

Sustatu | 2012-04-13 : 14:04 | zientzia

Txileko Paranalen dagoen VISTA teleskopioak espazioari sekula atera zaion argazkirik zehatzenetakoa aurkeztu du. 17.000 × 17.000 pixeleko zabalerako argazkia da (guztira 290 megapixel), eta 200.000 galaxia erakusten ditu. Asko dirudien arren, unibertsoaren %0,004a besterik ez da. Atera kontuak.

Itxaropen bioartifiziala, organoak neurrira: utopia ala errealitatea?

Elhuyar Fundazioa | 2012-04-06 : 12:04 | zientzia

Transplanteak sekulako aurrerapena izan ziren medikuntzan, baina ez dira perfektuak izatera iritsi; arazo handiak dituzte, eta gaur egungo ikerketa-lerro asko arazo horiek konpondu nahian ari dira. Azken urteetan, zelula amak iritsi dira ikerketa horietara.

Gazteek kirolari izatea nahiago, zientzialari baino

Elhuyar Fundazioa | 2012-03-24 : 11:03 | zientzia

Kirola da Euskal Herriko gazteen gai gogokoena, alde nabarmenarekin. Zientzia eta teknologia laugarren lekuan daude. Hala erakutsi du Elhuyar Fundazioak 2011. urtean UPV/EHUren Kultura Zientifikoaren Katedrarekin eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailarekin batera egindako Euskal Herriko gazteen zientzia eta teknologiari buruzko pertzepzioa 2011 ikerketa-lanak.

Ireki da Zientzia Udalekuetan izena emateko epea

Elhuyar Fundazioa | 2012-03-23 : 11:03 | zientzia

Zabaldu da Zientzia Udalekuetan izena emateko epea, eta apirilaren 1a arte izango dute gazteek izena emateko aukera. Zientzia Udalekuak ekimena Elhuyar Fundazioak antolatzen du, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak laguntzen du. Ekimen honen helburua da gazteek ondo pasatzea eta zientziarekiko jakin-mina piztea.

 Txandak Noiz Jaiotza-urteak Zenbat gazte
 1. txanda Uztailaren 2tik 8ra 1998 edo 1999 50
 2. txanda Uztailaren 9tik 15era 1998 edo 1999 50
 3. txanda Uztailaren 16tik 22ra 1996 edo 1997 50

Eleanitzak elebakarrak baino argiagoak dira

Sustatu | 2012-03-20 : 10:03 | zientzia

Euskal Herri elebidun honetan sarri aipatu izan dira eleaniztasunak dituen abantailak, era guztietakoak. Asteburuan The New York Times egunkaria haratago ere joan da: hizkuntza bat baino gehiago hitz egiteak argiago bilakatzen gaitu. Elebitasunak dituen abantaila sozial eta komunikatiboak ahaztu gabe, neurologiaren ikuspegitik ere abantailak besterik ez ditu. Besteak beste, pertsona eleanitzak elebakarrak baino argiagoak dira. Eguneroko bizitzan suertatzen diren arazo eta trabak gainditzeko abantailak dituzte.

Zientzia eta teknologia gaiak guztiontzat sarean, Elhuyar aldizkariaren eskutik

Elhuyar Fundazioa | 2012-03-17 : 15:03 | zientzia

Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariak webgune berria estreinatu du eta bertan Elhuyar aldizkariaren papereko bertsioan jasotzen diren edukiak sarean daude, edonoren esku. Gainera Elhuyar aldizkariaren harpidedunei zerbitzu osagarriak eskainiko zaizkie webgune berriaren bidez.

Heriotzaz, taburik gabe, Elhuyar aldizkariaren martxoko zenbakian

Elhuyar Fundazioa | 2012-03-09 : 14:03 | zientzia

Munduan, 150.000 pertsona inguru hiltzen dira egunean. Hala ere, askorentzat, heriotza tabua da. Elhuyar aldizkariaren martxoko zenbakian, gai zail bati aurre egiteko gogoz, heriotzari eskaini dizkiogu bi erreportaje. Lehenengoan, garbi hitz egiten da heriotzari buruz: zer den, nola gertatzen den, zer bilakaera duten organoek, zer bilakaera izan duen heriotzaren kontzeptuak berak azken urteetan... Taburik gabe. Luis Miguel Querejeta auzitegi-medikuarekin eta Felix Zubia medikuntza intentsiboan espezialistarekin errepasatu ditugu heriotzaren alderdi teknikoak eta alderdi emozionalak. Horrez gain, hilzorian egon eta berpiztu diren batzuek izan dituzten bizipenak jaso ditugu bigarren erreportajean. Zer azalpen ematen die neurozientziak esperientzia horiei?

Zientzia eta Teknologia gazteen begietan mintegia, martxoaren 30ean

Elhuyar Fundazioa | 2012-03-07 : 11:03 | zientzia

Euskal Herriko gazteek zientziaren eta teknologiaren gainean duten pertzepzioaren azterketa-lanaren emaitzak aurkezteko eta horren gaineko hausnarketa egiteko mintegia Donostiako San Telmo museoan.

DNA ez da dena: pertsonen desberdintasunak aztergai Elhuyar aldizkarian

Elhuyar Fundazioa | 2012-02-12 : 14:02 | zientzia

DNA ez da dena; Gene berdinak dituzten pertsonen arteko desberdintasunak azaltzeko mekanismoak aztertu ditugu Elhuyar aldizkariaren otsaileko zenbakian. Biki monozigotikoek izaten dituzte bata bestetik bereizten dituzten ezaugarriak. Eta, adinean aurrera egin ahala, gero eta gehiago. Desberdintasun horiek, ordea, ez dituzte geneetan gordeta izaten. Gauza bera gertatzen da norbanako bakoitzaren zelulekin: zelula guztiek dute informazio genetiko bera. Kristalinoko zelulek, ordea, antz txikia dute urdaileko zelulekin, edo giharretako zelulekin. Desberdintasuna, kasu guztietan, informazio genetikoaren espresioan dago.

"Robot mugikorrak. Oinarriak" liburua argitaratu du UEUk

Udako Euskal Unibertsitatea | 2012-01-25 : 10:01 | zientzia

Aitzol Astigarragak eta Elena Lazkanok idatzitako Robot mugikorrak. Oinarriak liburua argitaratu berri du Udako Euskal Unibertsitateak

Ilustratzaileek zientziaren komunikazioari egindako ekarpena, Elhuyar aldizkariko urtarrileko zenbakian

Elhuyar Fundazioa | 2012-01-03 : 10:01 | zientzia

Gizakiak irudi-premia du, esparru guztietan gainera. Zientziaren dibulgazioa ez da salbuespena. Hain zuzen ere, zenbait artista argazki-kamera iristen ez den tokira heltzen espezializatu dira, eta ikusi ezin diren objektuak eta egoerak ikusgai bihurtzen dituzte. Ikusezinaren ilustratzaileak dira, hain zuzen ere. Elhuyar zientzia eta teknologia aldizkariko urtarrileko zenbakian artista horietako birekin hitz egin dugu: Luis Calçada portugaldarra eta Manu Ortega bilbotarra.

Aurrekoak ››