Interneteko albistegia

wtf

Facebook zale zareten horientzat

Sustatu | 2012-04-08 : 14:04 | wtf

Sustatun beti punta-puntako teknologia eta gaiak ekartzen ditugu eta gaurkoan moda kontuak ekarrizko dizkizuegu, Sustatuzale maiteok. Milano eta Parisko moda-pasareletan puri-purian dauden azken tendentziak. Sustatuzaleen artean Facebook maite duzuenak ere izango zaretenez, hona hemen zuentzat pentsatutako opari egokia.

Vladimir Putin, Errusiako supergizona

Sustatu | 2011-09-29 : 14:09 | wtf

Vladimir Putin eta Dmitri Medvedev-ek, Errusiako lehen ministro eta presidenteak, 2012rako postu horiek trukatzeko akordioa iragarri zuten asteburuan. Izatez, gutxik dute zalantza Putin teorikoki azpiko postuan egon arren 4 urtez, bera izan dela benetako nagusia Errusiako politikan. Eta alderdi propagandistikotik ere, ez dago duda izpirik. The Atlantic-ek kaleratu zuen argazki bilduma honetan Putin supergizon eta macho-man bat ageri da; irudi galeria ikusgarria.

"Eman ta zabal zazu munduan frutua" Chillidarena delakoan dago Patxi Lopez

Sustatu | 2011-09-26 : 13:09 | wtf

Basque Culinary Center fakultatea inauguratzen dela eta, zera bota du Twitterren Patxi Lopez lehendakariak:

“Eman eta zabal zazu munduan frutua” esan zuen Chillidak. Gaur Basque Culinary Center euskal arbolaren irudi eta adierazpen ezin hobea dugu.

Esaldia, jakina, Iparragirrerena da, Gernikako Arbola kantukoa.

Ikasi euskaraz, baina kontuz norekin!

Erbestetik | 2011-09-21 : 18:09 | wtf

Euskara ikasle atzerritar agurgarria. Euskaldun batekin hizkuntza-tandem bat egin nahi baduzu, aurrera. Baina kontuz! Euskaldunak, kontrakoa frogatu ezean, terrorismo delitu potentzialen errudun gara-eta.

Puzkerrak irensten dituen tapakia

Josu Lezameta, Jozulin | 2011-08-23 : 14:08 | wtf

Lagunok, gaurtik aurrera lasai bota ditzakezue tarratada zaratatsuak edo putz isil-pozoitsuak, tapaki honek irentsiko baitu kiratsa. Segi irakurtzen, segi.

Lepeko taberna batean urdaiazpikoak ostu ondoren, bertan utzi ditu NANa eta mugikorra

Sustatu | 2011-01-11 : 16:01 | wtf

Lepeko taberna batean urdaiazpikoak lapurtu dituzte duela egun batzuk, baina lapurrak bertan utzi ditu Nortasun Agiria eta telefono mugikorra. Malagako Lepe herria ezaguna da lepetarrei buruz egiten diren txisteengatik. Bada, txiste itxura duen arren, badirudi benetakoa dela albistea. Ostegun gauean taberna batera sartu ziren urdaiazpikoak lapurtzera eta... Nortasun Agiria eta telefono mugikorra bertan utzi zituzten.

Patxi Lopez Lehendakaria ETBko "Jaun ta jabe" telesailean

Sustatu | 2010-12-31 : 11:12 | wtf

Jaun ta Jabe telesailaren sarrerako bideoaren adaptazio bat egin dute, fake moduko bat, Patxi Lopezen Gobernuko kideak aurkeztuz, beste bideo pasarte batzuk tartekatuta.

Guk Hot Salsa euskaraz, zuk zergatik ez?

Josu Lezameta, Jozulin | 2010-12-27 : 09:12 | wtf

Astelehen goiz honetan lagun diezazukeen musika dakarkizuegu: Betiko euskal abestien bertsio, nola esan, berriak, bitxiak, desberdinak... (*) Iparraldeko Biper Kombo taldeak moldatutakoak eta Joxek erakutsi zizkigunak. Hasteko: Guk euskaraz, zuk zergatik ez? salsa bertsioan:

Markoxek egin dau lastozko jantzixe

Josu Lezameta, Jozulin | 2010-10-31 : 14:10 | wtf

"Markoxek egin eban lastozko zubixe..." Denok kantatu ditugu Markoxen komeriak, txerriaren ihes epikoa; harrez geroztik, ordea, ez dugu gauza handirik jakin ez Markoxez eta ez txerri iheslariaz. Baina gauzak zer diren, Markoxek baserrian jarraitu zuen, uzta-makina erosi eta hor dabil txoria baino alaiago. Gure Markox xelebrea da, ostera, ezin bestela, eta oraingoan zer egingo eta lastozko jantzia egin ez digu ba! Horra:

Hemen dira 2010eko IgNobel sariak

Josu Lezameta, Jozulin | 2010-10-05 : 12:10 | wtf

Lehendabizi barrea eragin eta bigarren pentsaraztea lortzen dutenak saritzea da IgNobel sarien helburua eta Improbable Research erakundeak banatzen ditu urtero. Ilustrazio gisa, galtzerdiak zapaten kanpotik: demostratu dute izoztutako bideetan gutxiago labantzen zarela horrela ibilita. Fisikako IgNobel saria merezi izan du aurkikuntzak.

◣◥◣◥◣◥◣◥◣ ◥◣◥◣◥◣◥◣◥◣ ◥◣◥◣◥◣◥◣◥◣◥◣◥

Sustatu | 2010-09-24 : 11:09 | wtf

┏┳┳┳┳┳┳┳┳┳┳┳┳┳┳┓ ┃┗┛┃┃┃┃┃┃┗┛┃┃┃┃┃ ┃┏┓┗┛┃┃┗┛┏┓┗┛┃┃┃ ┃┃┃┏┓┗┛┏┓┃┃┏┓┗┛┃ ┃┃┃┃┃┏┓┃┃┃┃┃┃┏┓┃ ┗┻┻┻┻┻┻┻┻┻┻┻┻┻┻┛

Soldadutza-luzapenerako ziurtagiria behar izanez gero, jo EHUra

Goio Arana | 2010-09-08 : 10:09 | wtf

Atzeratuta samar dabiltza EHUn ziurtagirien inprimakiekin. Bukatutako ikasketen ziurtagiria eskatzerakoan, beste batzuen artean, aukeran eskaintzen dute Soldadutza-luzapenerako eta Ordezko Gizarte-Zerbitzurako ziurtagiriak eskuratzea.


Argazkiak.org | Ziurtagiria © cc-by-sa: goioarana

ETAren bideoari egindako bestelako "ekarpenak"

Sustatu | 2010-09-07 : 13:09 | wtf

Dena ez da izan analisi sakona eta hausnarketa burutsua ETAk iragarri ondoren ekintza armatuak etenak zituela. Izan da bestelako haritik tiraka ibili dena, batez ere Interneten. Hemen bildu ditugu zenbait adibide, ironia, umorea eta irakurketa bitxia eskaintzen dutenak.

Eguneraketa, 11.45. Gaurko Frankfurter Allgemeine egunkarian, portada hau gaur, euskal genea aurkitua. Bai, ETAren su-etena aipatzeko da, baina ez hori bakarrik; horra azalpena.

Vasconia eta Euzkadi markak Mexikon

Sustatu | 2010-08-30 : 13:08 | wtf

Euskal izeneko markak badaude Mexikon. Euzkadi, adibidez, gurpilen fabrikatzaile bat da.


Argazkiak.org | Euzkadi gurpilak © cc-by-sa: sustatu

Artxila uzkila!

Josu Lezameta, Jozulin | 2010-08-23 : 13:08 | wtf

Ezin duzue galdu Gavin McInnes artista polifazetikoaren antzezpen hau, New Yorkeko kaleetan jendea txundituta uzten du magia-joko klasiko bat dirudienari ezusteko amaiera emanez.

Marcel, zakur pilotaria kosmetikoak saltzen

Iñaki Olano | 2010-08-07 : 12:08 | wtf

AAArgh, ze grima! Zakurra gizaki jantzita ikustea jada irritantea suertatzen zait, baina hau gehiegi da. Marcel izena du eta Nars kosmetika etxe frantsesak ikonotzat dauka bere publizitaterako.

Proposamen fresko-freskoak abuztu honetarako

Josu Lezameta, Jozulin | 2010-08-06 : 10:08 | wtf

Prentsa tradizionalean proposamen freskoak esan nahi izaten du -udan, batez ere- arinak edo ganorabakoak. Sustatun, ez; hemen zeure alde ari gara, uda beteago, osoago izan dakizun. Hona abuztu honetarako proposamen multzoa, adibidez, marraztu itzazu zakilak!

zakilak

Vuvuzelaren soinua ez da hain itsusia

Josu Lezameta, Jozulin | 2010-06-24 : 13:06 | wtf

Badira artistak, musikariak, edozein tresnarekin doinu ederrak sortzeko gai direnak. Horietako bat Manu Delago da, Hang delako musika tresna jotzailea. Baina ez da gutxiagorako Vuvuzela Matt goitizenaren atzean ezkutatzen denaren artea. Honatx:

1992ko euskal gazteak

Iñaki Olano | 2010-06-15 : 12:06 | wtf

Pegata hau Gasteizko Kutxin topatu dut. Doraemon marrazki bizidunetako Nobita eta Shizuka baskito eta neskita gisara.


Argazkiak.org | 92ko gazteak pewgata © cc-by-sa: axiomaxio

Eskuohialaren Eguna, eta Geek Harrotasunaren Eguna

Sustatu | 2010-05-25 : 19:05 | wtf

Gaur maiatzak 25, nazioarteko bi egun ospatzen dira. Eskuoihalaren eguna eta Geek harrotasunaren eguna. Beraz, Sustatuzale zareten heinean, espero dugu gauza izango zaretela galdera hauek erantzuteko:

  • a) Zein koloretakoa da tropa inperialen uniformea Star Wars-en?
  • b) Zein egoeratan gaude heriotza nuklearretik gertuago, Defcon 5 edo Defcon 1?
  • c) Zerk ahalbidetzen dio Delorean bati denboran bidaiatzea?
  • d) Zergatik da hain garrantzitsua eskupañua?
  • e) Zein da Bizitza, Unibertsoa eta Beste Guztia azaltzen duen erantzuna?
  • f) Zergatik da garrantzitsua 42 zenbakia?

Aurrekoak ››