Interneteko albistegia

jokoak

Iruri Knorrek mugikorretako jokoen mundua azaldu zigun Betor topaketan

Sustatu | 2012-03-22 : 12:03 | jokoak

Iruri Knorr-ek eman zuen atzo Betor hitzaldi sortako hirugarren jarduna, Ideateca enpresaren norabidea azalduz eta joko-aplikazioak mugikorren kontestuan esplikatuz adi-adi egon zen audientzia bati. Aurrekoak bezala, CodeSyntax, Berria eta Miramon Enpresa Digitala izan dira antolatzaileak. Hitzaldia Berriak eman zuen streaming bidez, eta gaur hemen geratu da gordea.


Argazkiak.org | Iruri Knorr, Betor hitzaldia © cc-by-sa: sustatu

Asteburu kitzikagarria Barrian (Araba) Basauriko Sustraiak Fundazioarekin

Nerea Zubiete. Sustraiak Fundazioa | 2012-03-17 : 14:03 | jokoak

Udara itxaron barik, Sustraiak Fundazioak Neguko Ekintzak progama dauko abian. Honen bitartez, aukera emoten deutsie Basauriko gaztetxoei asteburu ederrak pasatzeko euskal giroan. Hurrengo urteera Arabako Barriara, asteburu osoa pasatzera izengo da martxoaren 23, 24 eta 25ean eta izena emoteko epea zabalik dago.

Hitz gurutzatuen 5. txapelketa giro ederrean jokatu zen

Xedera Hitz Jokoak S.L. | 2011-12-06 : 13:12 | jokoak

Ainhoa Arregi bilbotarrak irabazi zuen joan den astean Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen V. Txapelketa. Giro ezin ederragoan eta LUMA denborapasa eta hitz joko aldizkariak antolaturik, Irunen jokatu zen lehengo larunbatean, azaroaren 26an, Euskal Herriko Hitz Gezidunen V. Txapelketa.

Euskal Herriko IV. Mus Txapelketa abiatu da herriz herri

Euskal Herriko Mus Federazioa | 2011-12-01 : 15:12 | jokoak

2011ko azaroaren 29an aurkeztu zen Euskal Herriko IV.Mus Txapelketa Arbizuko Udaletxean (Nafarroa Garaia). Aurkezpenean, Euskal Herriko Mus Txapelketako antolatzaileek eta Arbizuko Udaleko ordezkariak parte hartu zuten.

Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen 5. txapelketa

LUMA Hitz jokoen aldizkaria | 2011-11-01 : 11:11 | jokoak

Azaroaren 26an jokatuko da Irunen Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen V. Txapelketa. Berrikuntza esanguratsuz datorkigu gainera aurtengo edizio hau. Erne egon zaitezte, beraz, hartan parte hartu nahi duzuen guztiok, egutegian beharreko urratua egiteko.

Ekonomia globala eta bideojokoak, tailerra Artelekun

Arteleku - Tabakalera Sorkuntza Zentroa | 2011-10-31 : 12:10 | jokoak

Donostiako Arteleku-Tabakalera Sorkuntza Zentroak azaroaren 24tik abenduaren 3ra bitarte Artelekun burutuko den tailer honetan parte hartzeko gonbita egin nahi dizue: PlayLab 2 - % ekonomia globalaren sistemetan esku hartuz. PlayLab2 tailerra JOLASEAN izeneko ekimen zabalago baten barruan kokatzen da. Ekimen horren bitartez, Arteleku-Tabakalera Sorkuntza Zentroak jolasak eta bideojokoek kultura garaikidean jokatzen duten paperaren inguruan eztabaidatzeko, hausnartzeko eta esperimentatzeko gune bat sortu nahi du.

"Ideien uhartea" lehiaketa (eta jokoa)

laisladelasideas.com | 2011-06-12 : 12:06 | jokoak

Uztailaren 6arte egongo da zabalik epea Beazek Bizkaiko unibertsitario eta Lanbide-Heziketako ikasleen artean berrikuntzarako gogoa sustatzeko antolatu duen "ideien uhartea" on-line lehiaketan izena emateko. Lehiaketaren funtsa jokoa da, eta jokoa datza uharte birtual baten kudeaketan. Berez ez dago ekintza on edo txarrik, hartzen den estrategiaren eta inguruaren egoeraren araberakoa izango da dena.

Hitz Gurutzatuen Binakako I. Txapelketa

Bergarako Udala | 2011-05-21 : 11:05 | jokoak

Hitz Gurutzatuen Binakako I. Lehiaketa antolatu dugu UEMAk eta Bergarako Udalak *LUMA hitz jokoak* elkartearen laguntzarekin. Txapelketa Bergaran jokatuko da, UEMA egunean, 2011ko ekainaren 4an. Lehiaketan 16 urtez gorako (2011n 16 urte betetzen dituztenak barne) edozeinek har dezake parte.

Palindromisten Topaketa Ermuan apirilaren 2an

Markos Gimeno Vesga | 2011-03-29 : 09:03 | jokoak

Apirilaren 2an, larunbata, Nazioarteko Klub Palindromistaren topaketa egingo dugu Ermuan. Goizeko 10:30ean hasiera emango zaio jardunaldiari, palindromogintzaren inguruko gogoetak aurkeztuko direlarik.

Kingdoms of Amalur bideojokoa datorren urtean

Sustatu | 2011-03-21 : 12:03 | jokoak

Electronic Arts (EA) munduko bideojoko egile handienetakoak Kingdoms of Amalur bideojokoa aterako omen du datorren 2012rako. Duela egun batzuk aurkeztu zuten Bostonen, Penny Arcade Expo East 2011 azokan.


Jatorrizkoa: Electronic Arts / elotrolado.net

Euskarazko galde-erantzun jolasen bilduma egin nahian

Maite Goñi eta Leire Narbaiza | 2011-02-21 : 09:02 | jokoak

Euskarazko galde-erantzun jolasen bilduma egin nahian gabiltza, jolas eta joko bidez ikasleekin erabili ahal izateko, edozein diziplinatan, gainera.

47 lan aurkeztu dituzte palindromo lehiaketan

AED elkartea | 2011-02-19 : 12:02 | jokoak

Palindromo lehiaketako epea aurreko ostiralean, otsailak 11, amaitu zen. Guztira 47 palindromo jaso ditugu, eta horien artean irabazleak otsailaren 21ean emango dira ezagutzera.

Nola utzi bertan behera Facebookeko jolasak?

Idoia Aretxabaleta | 2011-02-14 : 08:02 | jokoak

Nola utzi bertan behera facebookeko jolasak? Hauxe da nire arazotxoa: Facebooken hasi nintzen jolas askotan jolasten eta horrenbeste zirenez baja hartu nahi izan nuen. Ezin izan dut.

Palindromo tailerra eta lehiaketa

AED euskara elkartea | 2010-12-25 : 09:12 | jokoak

Diotenez, euskarazko palindromoen I.Lehiaketa, Ebaristo Bustinza “Kirikiño” idazleak antolatu zuen, 1923ko abenduaren 16an, Euzkadi egunkariaren orrietatik. Bi hilabetetan 150 palindromo baino gehiago jaso zituzten erredakzioan.... Harrezkero palindromoak gutxi landu dira gure artean; ez dago tradiziorik. Beraz, AED elkartetik, euskarazko palindromoak berreskuratu nahi ditugu bi ekimen berritzaileren bidez; Palindromo tailerra eta lehiaketa.

Gurasolandia 2010

Txatxilipurdi Elkartea (Arrasate) | 2010-10-26 : 14:10 | jokoak

Datorren azaroaren 2tik 7ra, Arrasateko Txatxilipurdi Elkarteak haur eta helduei zuzendutako Gurasolandia izeneko ekimena antolatu du.

Txirikila erakustaldia Abadiñon

Anboto astekaria | 2010-09-26 : 12:09 | jokoak

Aspaldiko jolasa berreskuratu dute Abadiñon, Aitte Kurutzeko jaien baitan. Bultzatzaileekin elkarrizketa egin dugu Anboton, eta hemen duzue bideoa ere.

Bideojokoak gehitu dituzte Tuentin: eskupilotan aritzeko "Jai Lai" besteak beste

Sustatu | 2010-06-15 : 09:06 | jokoak

Tuenti sare sozialean jokoak sartu dituzte iragan astean. Ezezagunekin edo Tuentiko zure lagunekin erabili ditzazkezu, eta, joko horien artean, deigarria egin zaigu Jai Lai izenekoa: eskupilotan aritzeko bideojokoa. Proba bat egin dugu eta bideokaptura ekarri dugu hona:

Hitzapasa: telebistako Pasapalabra euskaraz online

Maite Goñi | 2010-03-15 : 08:03 | jokoak

Betidanik gustatu izan zaizkit hitzak, eta horiek bezainbeste, ia-ia, hitzekin zerikusia duten lehiaketak, jokoak… Etxean nagoenean, adibidez, askotan pizten dut telebista Pasapalabra programaren azken txanpa ikusteko, non alfabetoko hitzez osatutako erroskoa azaltzen den. Eta beti inbiditan! Euskaraz horrelako zerbait egongo balitz, etekin polita aterako nioke…. Ba, horra, hemen da Hitzapasa.

Gurasolandia Arrasaten

Txatxilipurdi Elkartea | 2009-11-11 : 10:11 | jokoak

Datorren azaroaren 15ean (igandea) ospatuko da Gurasolandia Arrasateko Uharkape Pilotalekuan, Txatxilipurdik eta Guraso.com-ek antolatuta. Gurasolandia familientzako jolas parke bat da, haur eta helduen arteko aisialdi harremana sustatzeko gunea. Horretarako ekintza eta tailer ezberdinak egongo dira, familiartean ongi pasatu eta jolastuz, parte hartuz, abestuz, gozatuz, kontatuz,... gaitasunen eta hizkuntzaren transmisioa emanez.

Hil dezagun Barbie

Josu Mendicute | 2009-11-07 : 14:11 | jokoak

Barbie panpintxoek kritika latzak jasotzen dituzten arren, bistan da jendeak erosi egiten dituela. Barbie denda ireki dute Bartzelonan. Arrasaten Maritxu Kajoi egunean kartel hau agertu zen Barbie panpinaren argaltasunaren kontra:

Jatorrizkoa: Creative Commons Aitortu Partekatu © cc-by-sa: Fakafaka

Aurrekoak ››