Interneteko albistegia

informatika

Azken txanpa Matxin itzultzailea eta Euskal Wikipedia hobetzeko

Kepa Sarasola (Ixa taldea) | 2012-01-05 : 11:01 | informatika

Udan hasi ginen itzulpen automatikoaren bidez Euskal Wikipedian hainbat artikulu gehitzeko esperimentu batekin, Ixa Taldeko OpenMT-2 proiektuko esperimentua da Matxin itzultzaile automatikoa hobetzeko. Wikiproiektu bat definitu da horretarako. Kontua da 10 egun bakarrik geratzen direla bukatzeko, interesik baduzu... erne ibili!

Mindtouch lankidetza tresna euskaraz

Trebea lantaldea | 2011-12-15 : 12:12 | informatika

Software librekoa den Mindtouch "dekiwiki" izeneko wiki moduko lankidetza tresna erabilgarria euskaratu berri dugu, ezagutza partekatzeak eta elkarlanean euskaraz aritzeak euskal komunitatearentzat garrantzi handia dutela uste dugulako Trebea lantaldean :)

Ordenagailuz lagundutako itzulpen-tresna libreak

UEU | 2011-11-22 : 11:11 | informatika

Ordenagailuz lagundutako itzulpen-tresnen erabilera areagotu egin da. Aukeren artean, software librean garatutako tresnak edo MS Word-en oinarritutakoak daude. Software librea sustatzeko, UEUk hiru itzulpen-tresna libreren inguruko ikastaroa antolatu du Baionan, abenduaren 3rako (saio bakarra): Ordenagailuz lagundutako itzulpena MS Word gabe: Wordfast pro, Anaphraseus eta OmegaT. Izena emateko azken eguna azaroaren 24a izango da. Aurreko ikastaroak oso arrakastatsuak izan direnez, oraingoan Baionan ere eskainiko da: bost orduko saio bakarra (abenduaren 3an). Izena emateko azken azaroaren 24a (osteguna) izango da.

LungoJs: HTML5 WebApp egiteko framework berria, eta etxekoa.

TapQuo | 2011-11-15 : 09:11 | informatika

Nahiz eta gaur egun aplikazio mobilen "look"-a daukaten web aplikazioak garatzeko baliabideak egon, JQuery Mobile edo Sencha adibidez, hauek ez dute HTML5-ak eskeintzen duen potentziala ematen mobiletarako aplikazioei dagokienez. LungoJs Bilbon sortutako Framework berria da eta FULL HTML5 bezala aipatu daiteke, hau da, WebApp-en garapenera zuzenduta dago HTML5-ak eskaintzen duen potentzialitate semantiko guztia erabiliaz, hala nola animazioak eta efektuak.
Argazkiak.org | LungoJS © cc-by-sa: sustatu

# zeinua 'traol' da euskaraz

Maite Goñi | 2011-11-14 : 09:11 | informatika

Traol. iz. 1. ITSAS. Aparailua biltzeko zurezko laukia.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa). 2. INFORM. Unibertsalki zenbaki-zeinu bezala ezagutzen den “#” ikurra da, batez ere ingelesezko testuetan erabiltzen den arren. (Wikipedia)

Eguneraketa: agertu da traol baten argazkia, ikusi barruan.

Guifi.net-eko presidentea Informatika Fakultatean

Informatika Fakultatea (UPV/EHU) | 2011-11-04 : 09:11 | informatika

Ramon Rocak, guifi.net-eko presidenteak hitzaldia emango du datorren astelehenean, hilak 7, Informatika Fakultatean. EHUko Informatika Fakultatean izango da, Donostiako Ibaetako kanpusean, arratsaldeko 3.30etan, gai honekin: "Belaunaldi berriko sareetarako jauzia azkartzen: Bottom-up Broadband ekimena."

Dennis Ritchie Unix eta C hizkuntzaren sortzailea hil egin da

Aitor Lauzirika | 2011-10-14 : 10:10 | informatika

Atzo ezagutzera eman zen Dennis Ritchie, C hizkuntzaren sortzailea eta Unix sistemaren sortzailea Ken Thompson-ekin batera, hil egin zela urriak 9an 70 urte zituela:

 ---------------
 #include 

 int main()
 {
    printf("goodbye, dad\n");
    return 0;
 }
 -----------------

Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka

Igor Leturia, e-Gorblog-etik | 2011-10-14 : 09:10 | informatika

Joan den ostegunean, Steve Jobsen heriotzaren berria zabaldu zenean, komunikabideak, sare sozialak eta Internet osoa dolu mezuz bete ziren, gizon handi bat hil zela esanez eta bere figura goraipatuz. Hori ikusita, bera eta berak egindakoak batere mirestekoak ez direla pentsatzen dugun batzuk ere saiatu ginen gure mezua zabaltzen sare sozialen bidez, baina oihartzun gutxi eta kritika askorekin. Joxe Arantzabalek, adibidez, esan zuen "arinkeria galantak" entzuten ari zela Jobsen aurka. Ez dakit zehazki nik esandakoei buruz ari zen, baina izan zitekeen lasai asko, ez bainintzen moztu Jobsez pentsatzen nuena esatean...

Urriak 12: Matxin eta Wikipedia hobetzeko goiza

Kepa Sarasola. Ixa Taldea | 2011-10-06 : 12:10 | informatika

Parte hartu nahi duzu Matxin itzultzaile automatikoa eta Euskal Wikipedia hobetzen? Boluntarioak behar ditugu OpenMT-2 eta Euskal Wikipedia proiektuan, Wikipedian itzulpen automatikoaren bidez hainbat artikulu gehitzeko, informatikari buruz. Urriaren 12an goizez, Donostiako Informatika Fakultatean. Ez dago eskolarik egun horretan ;-)

Steve Jobs, Apple konpainiaren sortzailea, hil egin da

Sustatu | 2011-10-06 : 09:10 | informatika

Steve Jobs, Apple konpainiaren sortzailea eta bere produktu ezagunenen inspiratzailea, minbiziak jota hil da bart gauez Kalifornian, 56 urte zituela. Bere bizitzako une batzuk bere hitzetan entzuteko, adi Stanford unibertsitatean ohorezko graduazioa jaso zuen egunean, 2005ean eman zuen hitzaldi honi (CC zeinuan azpidatzien hizkuntza alda dezakezu).

Limurtu nahian? Konputagailuak sumatuko dizu

Ixa taldea | 2011-09-28 : 12:09 | informatika

Konputagailu bidez jakin omen daiteke zein den pertsona baten jarrera elkarrizketa batean. Stanford-eko Unibertsitateko Dan Jurafsky irakasleak esperimentu batean saiatu da hori aztertzen. Elkarrizketa guztia ulertu ez, baina emaitza onak lortu du bereizten ea zein zen kide bakoitzaren jarrera. Interbentzioak entzunda mintzakideen jarreraren lau ezaugarri hauek aztertzen ditu makinak: adiskide-moduan (Friendliness), deseroso (Awkwardness), limurtu nahian (Flirtation) edo neutroa (Assertiveness). Beti ez du asmatzen, %68an bakarrik, baina horrek esan nahi du susmo onak dituela. Duela egun batzuk Donostian azaldu zigun hau guztia Jurafskyk.

SLUN11rako proposamenak aurkezteko epea zabalik

Slun 11 | 2011-09-27 : 12:09 | informatika

UPV/EHU, Deustu eta Mondragon unibertsitateek, 2008an, SLUN'08 (Software Librea Unibertsitatean) jardunaldia antolatu zuten, lehen unibertsitate arteko topaketa software librearen inguruan. Bertan, software librearen inguruko esperientziak trukatu ziren, komunitate unibertsitarioaren ikuspuntutik bereziki. Hiru urte geroago esperientzia errepikatu eta edizio berri bati, SLUN11, ekin nahi diogu, uste baitugu Euskadiko inguru unibertsitarioko software librearen komunitatean interes handia dagoela, irakasle, ikasle, lan-mundu zein boluntarioen aldetik. SLUN'11 abenduaren 16an izango da, UPV/EHUko Gipuzkoako Barriola eraikinean,eta gai nagusia software librearen erabilera irakaskuntzan izango da.

UZEIk doako tresna kaleratu du testu-tratamendurako programa ezagunenekin euskarazko sinonimoak txertatzeko

UZEI | 2011-09-27 : 10:09 | informatika

Dagoeneko eskura daitezke doan Eusko Jaurlaritzaren euskarazko softwarearen webgunetik, UZEIren Sinonimoen Hiztegiaren pluginak. UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroak 1999an argiratu zuen Sinonimoen Hiztegia eguneratu du (2011ko bertsioa). Hiztegiak zorrotz betetzen ditu Euskaltzaindiak gaur egun arte argitaratu dituen arau guztiak, eta guztira, 25.505 sinonimo biltzen ditu.

Zer ulertu dezakete ordenagailuek testuan edo hizketan gaur egun?

Ixa taldea | 2011-09-13 : 10:09 | informatika

Testu edo hizketa batean Ordenagailuek ezin dute ulertu pertsonek ulertzen dugun mailan. Hori jakina da. Baina zerbait bai, konputagailuek hasi dira zerbait ulertzen. Informazio partzialak dira oraindik, baina esanahiaren zati bat harrapatzeko ahalmena dute. Zelan egiten da? Adibiderik? Stanford-eko Unibertsitate ospetsutik Ixa taldera bisitan datorkigun Dan Jurafsky adituak asko daki horretaz. Gaur asteartez, hilak 13, hitzaldi bat emango du Donostian.

Apple-ren ustezko konspirazioa liburu digitalak garestitzeko

Joxe Aranzabal | 2011-08-15 : 11:08 | informatika

Talde batek auzitara eraman ditu Kalifornian Apple enpresa teknologikoa eta beste bost liburu argitaletxe multinazional, ustez ados jarri zirelako liburu elektronikoak garestiago saldu eta Amazon behartzeko ordua arte zeraman deskontu politika uztera.

Jardunaldiak: Hardware librea eta komunikazio askeak

Dani Gutiérrez 'Danitxu' | 2011-07-12 : 11:07 | informatika

Uztailaren 14 eta 15ean, itsas-ek, unibertsitate mailan software librea, estandar irekiak eta kultura librearen idealak bultzatu nahi dituen UPV/EHU-ko Software Libre Taldeak, Bizkaia Aretoan, Bilbon antolaturiko f4hc, Freedom for Hardware & Communications jardunaldiak burutuko dira. Izena eman ezazu ahal bezain laster.

Office 2010 eta Microsoften beste produktu batzuen euskaratzearen aurkezpena

Munduoro Euskaraz | 2011-06-15 : 12:06 | informatika

Astelehenean Donostian egin zen “Berrikuntza euskaraz” ekitaldiaren bidez, Microsoftek Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, puntako teknologia euskaraz hedatzeko eta erabiltzeko konpromisoa hartu du, IKTetako erreminta berritzaileenak euskaraz aurkeztuz.

Microsoft eta Eusko Jaurlaritzak zenbait produkturen euskaratzea aurkeztuko dute

Sustatu | 2011-06-07 : 12:06 | informatika

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Microsoft Ibéricak Berrikuntza Euskaraz izeneko ekitaldian zenbait tresna aurkeztuko dituzte, ekainaren 13an, Donostian: euskarazko Office 2010, Microsoft Dynamics CRM eta SharePoint 2010 lehiakortasun-tresna.

GNOME 3 kaleratu da

Mikel Olasagasti | 2011-04-06 : 17:04 | informatika

Ia 11 urte igaro dira GNOME 2 kaleratu zutenetik, Ubuntu edo Fedora existitzen ez zirenean. Ordundik teknologiak izugarrizko aurrepenak egin ditu eta 6 hilabetero bertsio berria kaleratu arren GNOME-k hainbat teknologia alde batera utzi eta indar berriturik dator 3.0 bertsioan. Eta euskaraz ere bai.

IEB2011: Gizarte-sareak; izen ematea zabalik, egitaraua argitaratuta

UEU | 2011-04-04 : 12:04 | informatika

Informatikari Euskaldunen VIII. bilkurako aurtengo gaia gizarte-sareak izango dira. Jardunaldia maiatzaren 12an izango da Miramonen, Donostian. IEB2011 Bilkurarako izen-ematea zabalik dago gaurtik hasi eta maitzaren 10era bitartean. Matrikula dohainik da baina behar-beharrezkoa izango da aldez aurretik izen-ematea egitea aipatutako datetan.

Aurrekoak ››