Interneteko albistegia

hirigintza

Auzotarren babes zabala jaso du Sainzigarrenea baserriak

Baserriak Bai! Hondarribia | 2012-05-09 : 18:05 | hirigintza

Hondarribiko Arkolla auzoko bizilagunen babes zabala jaso du Sainzigarrenea baserrian hiru belaunaldiz bizi izan den familiak. Jabeek etxetik bota nahi dituzte. Udalak konponbide adostua eskatu du eta auzotarrek euren babesa eman diete Sainzigarreneako kideei.

Mugikortasuna eta Donostiako autobus geltoki berria

Riberas de libro de texto | 2012-04-26 : 10:04 | hirigintza

Mugikortasunari buruzko Jardunaldia: Donostiako autobus geltoki berria hitzaldia eta mahai ingurua antolatu ditu Riberas de libro de texto taldeak Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean, 11:00etan. Ekitaldiak mugikortasuna izango du hizpide, bai ikuspuntu orokor batetik, baita ikuspuntu lokalago batetik ere, Donostiako autobus geltoki berriaren eztabaidaren haritik.

Jardunaldian esandakoa interesgarri izango denez, eta edukazio onekoa delako hala egitea, ohar hau kronika batek borobilduko du (datorren asterako hori).

Koldo Telleria (Hiria Kolektiboa): "Globalizazioarekin, hiriak marka bihurtu dira"

GAZTEZULO | 2011-11-19 : 12:11 | hirigintza

Gizartearen errepresentazio gisa ulertzen dituzte hiriak, eta horregatik nahi dituzte espazio publiko anitzagoak, erabilgarriagoak eta parekideagoak. Hiria Kolektiboko Oihane Ruiz bilbotarrarekin eta Koldo Telleria segurarrarekin bildu gara, biak ala biak arkitektoak, egitasmo honen izaera hobexeago ulertzeko.

Zabortegi kutsakorrak itxi

Gipuzkoa Zero Zabor | 2011-11-10 : 09:11 | hirigintza

Zero zabor mugimendukoek askotan jardun dugu errausketaz, hondakinei irtenbiderik eman ez, eta kalte larriak eragiten dituela salatzeko. Askotan ahaztu egiten zaigu zerora eraman nahi dugun horren, zaborraren, gaur egungo helmuga zabortegiak direla. Hauetara, egunez egun, gaikako bilketa eraginkorrik ez daukaten herrietatik, materia organikoarekin nahastutako milaka tona zabor heltzen dira usteltzera.

Errekarte eta Telleri baserriak, mendeetako ondarea galtzeko zorian Beasainen

Alazne Mujika | 2011-06-06 : 10:06 | hirigintza

Beasaingo Errekarteko baserriak (Errekarte Haundi eta Telleri Etxea) bota nahi dituzte, 163 etxebizitza egiteko...
Argazkiak.org | Errekarte Haundi baserria © Alazne Mujika

Eibarko ospitalea egiteko lursoruaren salerosketarekin 2 milioi euro irabaziko luke enpresa batek

Eibarko Aralar | 2011-04-20 : 12:04 | hirigintza

Patxi Lopezek 2009ko hauteskundeetan Eibarren ospitalea egingo zuela agindu zuen. Orain, 2011ko Udal hauteskundeen bezperetan, Eibarko PSEk iragarri du ospitalea non egingo duten; eta horretarako lursorua 5,5 milioi euroan erosi beharko luke Eibarko Udalak. Lursoru hori bera 3,35 milioi euroan erosi zuen Eibar Berri enpresak, zeinaren atzean eraikuntza enpresa batzuk dauden.

Aretxabaletako Eguzkienea sustapena: berriro geldi

Amaia Arroyo Sagasta | 2011-03-26 : 11:03 | hirigintza

Ez da Bruesa Inmobiliariak bultzatutako Aretxabaletako Eguzkienea sustapenari buruz idazten dugun lehenengo aldia. Dena den, denok testuingurua ondo ezagut dezagun, hainbat datu gogoraraziko ditugu: sustapenak 12 etxebizitza-bloke hartzen ditu bere gain. Horietako bi BOEkoak dira eta bere sustapena beste enpresa batek hartu zuen. Bruesak kudeatzen dituen 10 blokeetatik, 4 ez dira entregatu oraindik, eta salerosketa-kontratuak betetzeko epea joan zen abenduan eta urtarrilean zen.

Aretxabaletako Eguzkienea sustapenaren aurrean...

Amaia Arroyo Sagasta | 2010-09-07 : 10:09 | hirigintza

Aretxabaletako Eguzkienea sustapeneko etxebizitzen egoera latza da: 2004an egin zen zozketa eta oraindik lau dira eman ez dituzten blokeak. Horren aurrean, kaltetuok gure ahotsa entzunarazi nahi dugu.

Stairway to nowhere

Maialen Mendikute | 2010-05-15 : 09:05 | hirigintza

LedZep-en Stairway to heaven kantuan eskailerak zerura doaz, eta han egongo zen hau proiektatu zuen arkitektua. Eibarko Torrekua osasun zentruan aurkituko duzu eskailera kurioso hau. Horrelako kasu asko dago gure herrietan. Ezagutzen duzu antzekorik zure etxe alboan?

Aukera bat Usurbilentzat, aukera bat Gipuzkoarentzat

Xabier Mikel Errekondo, Usurbilgo Alkatea | 2010-02-15 : 10:02 | hirigintza

Hondakinen kudeaketa dela-eta, zabortegiak behin betikoz baztertu behar dira. Horretarako atez ateko bilketa-sistemak hondakinen kudeaketarako sistema integral baten zutoin nagusia da, konpostatze eta birziklatze programa zabalago baten barruan. Usurbilen urtebetean pasa gara %28 birziklatzetik %82ra. Gipuzkoa osoan gisako programa integratu bat ezartzea oso bidezkoa da, Gipuzkoa konurbazio bezala antolatu baitaiteke logistikoki. Horrela, gainera, ez dugu errauste-plantarik beharko, eta Gipuzkoa jasangarri bat lortzeko bidean urrats ederra emango genuke. Atez ateko sistemarekin ez dago errausten-plantaren inolako beharrik, eta, horrenbestez, gainetik kenduko dugu eskatzen duen odoluste finantzarioa eta osasun-mehatxua. Horregatik eskatzen diot 6 urteko moratoria Gipuzkoako Diputazioari.

Usurbilgo zaborrei buruzko herri galdeketa eta kanpaina

Usurbil Erraustegiaren Kontra | 2010-02-04 : 09:02 | hirigintza

Datorren otsailaren 27 eta 28an Hiri Hondakinei buruzko herri galdeketa burutuko da Usurbilen. Sortzen diren hondakinetatik ahalik eta gehien birziklatu eta berrerabiltzea dira helburu nagusiak. Galdeketan, beraz, hiru aukera hauek izango ditugu usurbildarrok eskura:

Zein bilketa sistema nahi duzu Usurbilerako?

  • Atez ate
  • Orain arteko edukiontzien sistema(4 edukiontzi)
  • Orain arteko edukiontzien sistema gehi 5 edukiontzia organikoarentzat

Azentu-markak jartzen dituen gizona

Donostia | 2009-08-10 : 13:08 | hirigintza

Pablo Zulaika gasteiztarrak Mexiko DFko kaleetan dauden testu publikoetan ikusitako akats ortografikoak (azentu-markak, gehien bat) zuzendu egiten ditu. Hona hemen bere proiektua laburbiltzen duen bideoa. Ideia ona da: nor ausartuko da gauza bera egitera euskaraz egunero pairatzen ditugun hankasartze larriekin?

Herriaren ekipamendu beharrak aztertzeko parte-hartze prozesua Hernanin

Hernaniko Udala | 2009-05-26 : 19:05 | hirigintza

Gipuzkoako Foru Aldundiaren “Kudeatuz” egitasmoaren baitako proiektua da Hernanin martxan jarri duten parte-hartze prozesua; amaieran herri kontsulta egingo da Udal ekipamendurik beharrezkoena zein den hautatzeko.

Usurbilek hirukoiztu egin du hondakinen birziklatze-tasa atez ateko sistemari esker

Joseba Kamio | 2009-04-22 : 18:04 | hirigintza

Usurbilek hirukoiztu egin du hondakinen bilketa selektiboa atez ateko sistemari esker. San Markoseko Mankomunitateko eta Usurbilgo Udaleko arduradunen iritziz "atez atekoak ez du alternatibarik". Martxoaren 16an hasi ziren Usurbilen hondakinen atez ateko bilketa selektiboa egiten. Hilabete eskas pasa denean lehenengo emaitzen berri eman dute gaur goizean Donostian, San Markoseko Mankomunitatearen egoitzan.

Usurbilgo atez ateko zabor bilketa

Sustatu | 2009-04-03 : 09:04 | hirigintza

Usurbilgo Atez Ate zaborra biltzeko sistema kanpaina landu samar batekin aurkeztu zen herrian, eta baita medioetan. Youtubeko kanal bat ere bai. Salsa karibetarren doinura egindako kantu eta guzti:

Jingle-az gain, datuak ere baditugu. Lehen bi asteetan birziklatze maila oso altuekin dabiltza.

Frankismoko sinboloak kentzeko mozioa onartu dute Berrizen

ANBOTO astekaria | 2009-03-15 : 13:03 | hirigintza

Berrizko Udalak, aho batez, herriko sinbologia frankista guztia kentzea aurreikusten duen mozioa onartu zuen eguazten arratsaldean egindako udalbatzarrean. www.anboto.org webgunean argitaratu da albistea.

Corteinglesa ekarriko dutela Donostiara

xaxi | 2007-12-17 : 08:12 | hirigintza

Zerbait berria behar du Donostiak? Zerbait, orijinala? Zerbait, Espainiako hiriek eduki beharko luketena eta hemen ez izatean bereiziegiak egiten gaituena? Jar ezazu Hipercor bat Donostia erdian. Olentzero (Odon) Elorzak ekarriko dizu.

Zenbat metro ditu zure etxeak? Eta zein da bere balio katastrala?

Josu Azpillaga - Code & Syntax | 2003-01-29 : 17:01 | hirigintza

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Gipuzkoako ondasun higiezinen eta hirilurren katastroa sarean jarri du edonork kontsultatzeko moduan.

Labur esanda, Gipuzkoako edozein etxek zein tamaina duen eta zenbat balio duen ikus daiteke.