Teknologia albisteak

Ikaskuntza Informala eta Sare Komunikazioko I. Jardunaldiak

Erabiltzailearen aurpegia
2013-06-13 : 17:46
2013ko uztailaren 15 eta 16an Donostian, UPV/EHUko Irakasleen Unibertsitate Eskolan, Ikaskuntza Informal eta Sare Komunikazioko I. Jardunaldiak egingo dira, #ikaskide13 Twitterren.

Jardunaldiak doakoak dira eta webgunean ari gara argitaratzen: http://ikaskidetza.org

Proposamenak bidaltzeko: ikaskidetza@gmail.com
Ikaskidetza Jardunaldiak Twitterren: https://twitter.com/Ikaskidetza

Jardunaldiotan, hainbat aditu izango ditugu ikuspegi teorikoak biltzeko, baita tailer formatuan alderdi praktikoak lantzeko ere. Ikaskuntza informalaren ikuspegi aniztasuna bilatzen dugunez, arreta berezia jarri dugu jatorri desberdineko pertsonak erakartzeko.

Hauek dira ponente nagusiak:

Horrez gain, hainbat saio izango dira ikaskuntza informaleko esperientziak trukatzeko eta gizarte teknologiei lotutako tailerrak. Horien artean, azpimarratzekoa da zinema eta hezkuntza hizpide izango dituen lan-mahaia, uneotan osatzen ari garena, zinemaren hizkuntza berriak eta remix kultura, zinema eta giza eskubideak, eta ikusentzunezko ekoizpena hezkuntza ekimenekin elkarlotzeko gakoak aztertzeko.

Informazioa webgunean eguneratzen ariko gara baieztatu ahala: http://ikaskidetza.org

Edozein zalantza, proposamen edo iradokizun egiteko, bidaliguzu eposta bat: ikaskidetza@gmail.com edo aipa gaitzazu Twitterren: @Ikaskidetza

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago