Teknologia albisteak

Osasun Txartela erdara hutsean Nafarroan

Erabiltzailearen aurpegia
2016-12-26 : 22:35

Gobernuak ez du onartzen euskara hutsean egitea, argudiatuz Estatu guztirako balio duela.

Nafarroako Gobernuak osasun txartela erdara hutsean bidaltzen die nafar gehienei. Hala egiten du eremu mistoan eta legeak "ez-euskaldun" deitutakoan. Nafarroako eremu euskaldunean bakarrik igortzen du ele bitan. Gero, Nafarroako edozein tokitan bizita ere, herritarrak eska dezakeerdara hutsean edo ele bitan egin diezaiotela txartela.

Gobernuak ez du onartzen euskara hutsean egitea, argudiatuz Estatu guztirako balio duela. Hau ez da zuzena; eskatzen dugu printzipioz ele bitan egin dadila nafar guztientzat, eta, gero, hala nahi izatera, aukera izan dadila euskara hutsean edo erdara hutsean eskatzeko. Eta txartela euskara hutsean egiteko ezintasuna ez da egiazkoa; Katalunian, adibidez, osasun txartela katalan hutsez dute.

Erantzun

Sartu